Kutxa Fundazioa 23. korrikaren alde
1980an lehen KORRIKA antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den...
1980an lehen KORRIKA antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuenean bilakatu da.
Martxoaren 14an hasita, Irunetik, 11 egunez eta 10 gauez, eta gelditu gabe, KORRIKAk Euskal Herria zeharkatu du 23 aldiz Baionara iritsi arte, Harro Herri lelopean. 2000 kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.
Kutxa Fundazioan kultura sustatzea helburu dugu, eta horretarako laguntza ematen die esparru horretan proiektuak garatzen eta bultzatzen dituzten erakunde eta entitateei, eta edizio asko dira jada Kutxa Fundazioak Korrika modu batean edo bestean babesten duela.
Aurten ere jarduera honen antolakuntzan lagundu nahi izan dugu eta horregatik, KORRIKA txikiaren babeslea izateaz gain, martxoaren 23an, larunbata, Kutxa Fundazioko langileek lekukoa eraman dute kilometro batean zehar, 2579a, Donostiako Mirakontxa pasealekuan.
Harro Herri KORRIKA