Amaitzera doa ganbera-musikaren VII. zikloa

Descripcion Corta
Datorren ostiralean amaituko da ganbera-musikaren zazpigarren zikloa,...
Texto largo

Datorren ostiralean amaituko da ganbera-musikaren zazpigarren zikloa, ezaugarri hauek dituen bakarra Gipuzkoan, Kutxako Gizarte Ekintzak sustatua. 19:30ean, Andia aretoan, sarrera doan dela, Bidai hirukoteak (txirula, fagota eta harpa) sei lan interpretatuko ditu, hainbat garai, nazio eta kulturetan zehar bidaiatuz.

Baita ere ostiralean, 20:00etan, eta Kutxa Kultur plazan, Tabakaleran, Jazz programak aurrera jarraituko du Pablo Maza eta David Cid Quartet-ekin.

Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Fecha Texto
2016ko maiatzaren 26a