Kutxa Kultur Gelak programak izena emateko epea ireki du

Descripcion Corta
Kutxa Kultur Gelek datorren asteazkenean, irailaren 7an, irekiko dute...
Texto largo

Kutxa Kultur Gelek datorren asteazkenean, irailaren 7an, irekiko dute irailaren 21era arte datorren ikasturterako proposatzen duten programaziorako izena emateko epea; ohi bezala, ikasturtea bi zatitan ─udazkeneko eta udaberriko aldietan─ banatuko da. Jarduera berrietan, orain arte Class markarekin eskaintzen ziren proposamenetako asko sartzen dira, haize freskoa ematen diotelarik programazioari. Iazko ikasturtean lehenengo aldiz gertatu zen bezala, Kutxak Tabakaleran dituen guneetan izango dira jarduera gehienak.

Urtero bezala, Kutxaren Gizarte Ekintzak zure esku jartzen du aisialdi eta kulturako programazio zabal eta askotarikoa; Kutxak Tabakalerako 4. solairuan dituen instalazioetan gauzatuko da programa.

Jarduerak 2016ko irailean hasiko dira eta 2017ko udaberrira arte luzatuko dira.

Aurtengo programan Class zigiluarekin sartu dira zenbait jarduera.

Class bestelako lantegi edo tailerren programa bat da, parte-hartzaileen artean giro berezia sortu eta espiritu urratzailea duen sorkuntza-talentua sustatzen duena. Kutxa Kultur Gelak multzoan sartua, programak aire freskoa ekarri eta ohiko proposamena aberasten du.

Jarduerak 18 urtez gorakoentzat dira, arlo askotakoak dira eta horien artean gogokoen dituzunak aukeratu ahal izango dituzu.

Kutxaren Gizarte Ekintzak diruz laguntzen ditu jarduera hauek, eta prezio murriztua eskaintzen die Kutxabankeko bezeroei.

Aulas Kutxa Kultur Gelak liburuxka osoa


Izen-emateak Internet bidez egingo dira www.kutxabank.es/kutxaikasgelak

> Izen-emateko datak: 2016 / 09 / 7>21

> Eskatzen duzun jarduera bakoitzerako eskaera bat bidali behar duzu.

> Eskaera-orria betetzerakoan inolako zalantza edo arazo teknikorik sortzen bazaizu, kutxakulturgelak@kutxa.eushelbide elektronikoanegin diezagukezu kontsulta.

> Matrikula pertsonala eta besterenezina da. Identifikatzea eskatuko da jardueren hasieran.

> Postuen esleitzea eskaeraren hurrenkera edo ordenan egingo da, izena emateko epea bukatu ondoren.

> Gero, emaitzak webgunean emango dira argitara, eta “Esleituriko postuen kontsulta”n zure NAN/DNI sartuta jasoko duzu informazioa.

Zure izen-ematearen egoera honako hauetakoren bat izan daiteke:

> Baieztatua: postua esleituta duzu

>Ezeztatua: jarduera ezeztatu egin da, ez zegoelako gutxieneko matrikula kopururik.

>Erabaki gabe: Jarduera gauzatzeko erabakia gutxieneko matrikula kopurua lortzeko zain dago. Izena emateko epea zabalik dago eskaera berrietarako.

>Itxarote-zerrenda: zure eskaera itxarote-zerrendan dago, bete egin direlako jarduera honetarako postuak.


Esleipenak egin ondoren, oraindik tokia duten jarduerek aktibatuta izango dute izena emateko aukera beste egun batzuetan.

Izena emateko epea igarota, jarduera baieztatuen zorduntzea egingo da eskaera-orrian adierazitako kontuan.

Jarduera kobratu ondoren, baja izanez gero ez da matrikularik itzuliko.

Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2016ko irailaren 01a