Larunbatean antzerkia dator berriro Kutxa Kultur Plazara

Descripcion Corta
Datorren larunbatean antzerkia itzuliko da Tabakalerako Kutxa Kultur...
Texto largo

Datorren larunbatean antzerkia itzuliko da Tabakalerako Kutxa Kultur Plazara, kultura-zentro garaikidean sustatzen den ekosistemako bizilagun dugun “El Sekadero” ekimenarekin egindako lankidetzaren ondorioz. 19:00etan “Atrapado en la cordura” obra antzeztuko dute, Manuel Anxo Rodríguezen zuzendaritzapean, eta "etxegabe" baten atzean dagoenari eta haur baten aurrean geratzen denari buruzko galdera egingo du, hau da, zerk elkartu eta harritu ditzake biak egungo errealitatean. Emanaldia gaztelaniaz izango da.

"Atrapado en la locura (Zentzutasunean harrapatuta)"

Konpainia:A la Sombra del Títere LC
Zuzendaritza: Manuel Anxo Rodríguez Gómez

larunbatean,abuztuaren 27an // 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera libre
Antolatzaileak: Kutxa Kultur eta "El Sekadero. Microteatro eta Kultura"
Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Fecha Texto
2016ko abuztuaren 25a