Ongietorriko jaialdia Kutxa Kultur Festibal-era
Donostia Kutxa Kultur Festibalak datozen ostiral eta larunbatean musikaz beteko du Igeldoko jolas-parkea, baina gaur, osteguna, ongietorria egiteko egun handia bizi du. Gaurkoa Kutxak Tabakaleran dituen guneetan (Plazan eta Klubean, batez ere) izango da, Ane Leux-en esku-hartze nabarmenarekin, berau Kolonbiatik iritsia delarik Kutxa Kultur Musika 2016ko egonaldi-programan parte hartzeko; horretarako beste bost talderekin batera izan da hautatua, eta horiekin partekatuko du egoitza, baita agertokia ere Igeldoko jaialdian.
Kutxa Kultur Plaza ¦20:00-22:20¦ Erakusketa: Errefuxiatuen aldeko artea¦ DJ Mato¦ Iñigo Serrulla
Kutxa Kultur Kluba ¦20:30 Ane Leux ¦ 21:15 Dan Wilson & The Counterfactuals
Zabaltza¦ 22:30 Jessy Lanza
Hainbat artista arituko dira Kutxa Kultur Plazan, Kutxa Kultur Klubean eta Zabaltzan, hala nola ANE LEUX donostiarra eta JESSY LANZA kanadarra. Ane Leux Kolonbiatik etorri da bere bigarrren diskoa aurkeztera eta gure hirian egonaldi bat hastera. Jessy Lanzak bere sintetizadore flotatzaileak, house, disko musika, dubstep eta laurogeiko hamarkadako rocka eskainiko dizkigu, besteak beste. Aurten arrakasta handia izan du nazioartean bere “Oh no” disko berriarekin; pitchfork argitalpenak goraipatu du, besteak beste.
DAN WILSON &THE COUNTERFACTUALS: Cubical taldeko liderrak eta hiriko hainbat musikarik osatutako aldi baterako konbo gisa estreinatuko da. Kontzertu hau Donostia 2016ko Elkarrizketak ildoaren parte da, eta hiriko programatzaileak Europako Kultur Hiriburuaren programara gehitzea du helburua, programaren balioak partekatzen dituzten proposamenen bidez. Kasu honetan, bertako eta kanpoko artistak biltzen saiatu gara, nazioarteko proiektuak gauzatzeko.
Errefuxiatuen aldeko artea. Indarrak batu ditugu artearen eta, noski, musikaren inguruan, eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzaz, proiektu hau abiarazi dugu: 13 talderi, 13 artistari buruzko 13 kartel, eta horien lana agertzen dituzten laminak eta kamisetak saltzetik lortzen den diruaren zati bat Zaporeak fundazioari emango zaio. Fundazioak Chios irlako kostan egiten du lan, bertan egunero itsasotik iristen diren errefuxiatuei lagunduz.
Sarreralibrea aforoa bete arte.