Donostiako Kutxa Literatura Sarien irabazleak aldarrikatzea
Donostiako Kutxa Literatura Sarien 2016ko edizioko lan eta idazle irabazleak joan zen larunbatean jakin ziren. Madrilgo Francisco López Serranok, “Un momento señor verdugo” lanarekin, kontakizun-liburuen atalean irabazi zuen gaztelaniaz, eta Murtziako Raquel Pulidok antzerkikoa “Memoria de prácticas” lanarekin. Gipuzkoako bi idazlek eskuratu zituzten euskarazko modalitateak: Aritz Gorrotxategik “Zer egingo dugu orain opariekin?” lanari esker kontakizunetan, eta Luis Elizetxeak, une hartan aretoan bertan zegoenak, “Argiaren hautsa”rekin antzerkian.
GAZTELANIAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA
Irabazlea: Francisco López Serrano (Madrid).Izenburua:“Un momento, señor verdugo”
Aleak: 157
Epamahaia: Luisa Etxenike, Miguel Ángel Matellanes, Angel Basanta, Fernando Marías, Espido Freire
GAZTELANIAZKO ANTZERKIA
Irabazlea: Raquel Pulido Gómez (Murcia).Izenburua: “Memoria de prácticas”
Aleak: 207
Epamahaia: Mikel Azpiazu, Teresa Calo, Carlos Zabala, Fernando Bernués, Manolo Gómez
EUSKARAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA
Irabazlea: Aritz Gorrotxategi Mujika (Gipuzkoa).Izenburua: “Zer egingo dugu orain opariekin?”
Aleak: 11
Epamahaia: Jon Kortazar, Itxaro Borda, Joxe Mari Iturralde, Pako Aristi
EUSKARAZKO ANTZERKIA
Irabazlea: Luis Elizechea Iturburu (Gipuzkoa).Izenburua:“Argiaren hautsa”
Aleak: 13
Epamahaia: Patri Urkizu, Arantzazu Fernández, Mireia Gabilondo, Eneko Olasagasti, Dorleta Urretabizkaia