Zinemako musika italiarra Kutxa Andia aretoan

Descripcion Corta
Duo edo bikote berezia osatzen dute Francesca Romana Di Nicola...
Texto largo

Duo edo bikote berezia osatzen dute Francesca Romana Di Nicola harpa-jotzaile italiarrak eta Itziar Lujanbio oboe-jotzaile donostiarrak. Musikenen ikasten ari zirela ezagutu zuten elkar eta orain Duo L’incontro osatzen dute; bihar izango dira Kutxaren Andia aretoan, 19:30ean, doako sarrerarekin, italiar zinemari omenaldia eskaintzeko. “A spasso per l’Italia” da kontzertuaren izena, eta Rota, Puccini, Morricone… musikagile handiek eginiko musika-bilduma da, oso lan gogoangarriak utzi baitituzte bai musikan eta bai zineman.

Ostiralean, irailak 16 // 19:30
Lekua: Kutxa Andia Aretoa (Andia kalea, z/g. Donostia)
Antolatzailea: Kutxa Kultur
Sarrera libre aforoa bete arte

Duo L´Incontro

Francesca Romana di Nicola harpistak eta Itziar Lujambio oboejoleak osatzen dute bikotea.Biek Musikeneko Goi Mailako ikasketak egiten ari zirela topo egin zuten Donostian. Bakoitzak bere bidea jarraitu zuen etapa honen ondoren. Itziar Koloniara abiatu zen bere formakuntzarekin jarraitzera eta Francesca maila nazional eta internazionalean kontzertuak ematen aritu da.

Hiru urte ondoren berriro elkartu dir ikasi duten guztiapartekatu, aberastu eta elkarrekin errepertorio zabal bat lantzeko. Euskal Herrian eta Frantzian eman dituzte lehenengo kontzertuak. adibidez Donostiako Musika Sakratuaren Zikloan eta Ordiziako Barroko Aire Zikloan parte hartu dute. Aipatzekoa da ere Iparraldeko Kalakan taldearekin batera Sarako Leizeetan eskainitako kontzertua.

Duo L´incontro
Duo L´incontro

Egitaraua

“A spasso per l’Italia” ( Italiara ibilaldia) ikuskizunean zinema italiarrari omenaldi bat egingo diogu historiako pelikula garrantzitsuenen bitartez.
Bertarako erabilia izan den musika italiarraren bilduma bat entzungo dugu konpositore haundien pizen bitartez. Ibilaldi honetan musika eta zinea nahastuko dira.

  • Ennio Morricone,Nino Rota,P. Mascagni,G. Puccini,N. Piovani,T. Albinoni,E. Lurie,G. Bigazzi,M. Petriccione
Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Fecha Texto
2016ko irailaren 14a