Doako Totebag tailerra olana birziklatuekin

Descripcion Corta
Datorren larunbat goizean, Titty Thusberg-ek, Finlandiakoa den baina...
Texto largo

Datorren larunbat goizean, Titty Thusberg-ek, Finlandiakoa den baina Donostian bizi den artista eta moda-diseinatzaileak, Kutxak Tabakaleran dituen guneetan doako ikastaro praktikoa emango du, Class proposamenaren barruan, eta bertan parte-hartzaileek "totebag estiloko" poltsa bat egingo dute olana birziklatuekin, hasi patroia egitetik eta azken produkturaino. Diseinuari aplikatuko zaion teknika upcycling da, supra birziklatzea, eta helburua da materialari balio handiagoa ematea diseinuaren bidez. “Moda iraunkorraren” beste adierazpide bat.

Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Fecha Texto
2016ko irailaren 14a