Laura Gibson abeslariak irekiko du Kutxa Kultur Klubeko programazioa

Descripcion Corta
Estatu Batuetako Laura Gibson (Coquille, Oregon) abeslari eta musikagileak...
Texto largo

Estatu Batuetako Laura Gibson (Coquille, Oregon) abeslari eta musikagileak datorren igandean irekiko du 21:00etan emango duen kontzertuarekin Tabakalerako Kutxa Kultur Kluba areto berriaren programazio erregularra. Soinu-teknologiarik aurreratuenaz hornituriko gune ikusgarri honetan, hemendik urte-bukaerara gutxienez beste 25 kontzertu izango dira, bertako eta nazioarteko artistek emanak. Laura Gibson bira egiten ari da 2016an, “Empire builder” diskoa, artistaren laugarren albuma, argitara eman duelarik.

Igandean, irailak 18 // 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua Tabakalera)
Sarrerak salgai:www. ticketea.com

KutxaKulturKluba LauraGibson

Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2016ko irailaren 14a