Kutxa Kultur Modak bere sei diseinatzaile egoiliarrak aukeratu ditu

Descripcion Corta
Kutxa Kultur Moda programak dagoeneko aukeratu ditu Tabakalerako Kutxaren...
Texto largo

Kutxa Kultur Moda programak dagoeneko aukeratu ditu Tabakalerako Kutxaren Fabrikan urtebetez programa hau partekatuko duten sei egoiliarrak; programa honek eskaintzen dizkienak: aholkularitza, prestakuntza, sustapena, zabalkundea eta sekulako ekipamendua: josteko makina industrialak, ebaketa zirkularreko eta puntada ikusezineko makinak, showrooma, eta moda-ibiltokirako lekua. Hautaturikoak hauek dira: Saioa Matxain, Miguel Ángel Arone, Goiuri Unanue, Inge Zubeldia, Julen Linde eta Elena Silvestre.

Epamahaia programako bazkide estrategiko diren AEGren eta Donostia Sustapena Elkarteko moda-clusterraren ordezkari diren bi diseinatzaile eta Kutxako ordezkariez osatuta egon da.

Aukeratuek aurkituko dutena

Sei diseinatzaileek Kutxa Kultur Fabrikan izango duten leku iraunkorrean honako hauek aurkituko dituzte: aholkularitza juridikoa eta prestakuntza ekonomikoa profesionalizatzen laguntzeko; prestakuntza tekniko berariazkoa eta banan-banakoa; Kutxa Kultur-ek nahiz beste eragile batzuek sustaturiko ekitaldietan parte hartzeko aukera; ordezkaritza, sustapena eta zabalkundea, Gipuzkoan nahiz Gipuzkoatik kanpo, beraiek sortutakoak merkaturatzeko bide gisa.
Eta beren eskura izango dute ekipamendu garrantzitsua: josteko makina industrialak; ebaketa zirkularreko eta puntada ikusezineko makinak; manikiak; bulego partekatua ordenagailu, inprimagailu eta eskanerrarekin; bezeroei arreta emateko showrooma; baita hitzaldi-aretoa eta moda-ibiltokirako lekua ere.

Kutxa Kultur Moda

Kutxa Fundazioa duela sei urtetik hona sustatzen ari den proposamena da Kutxa Kultur Moda, gure lurraldean modaren sorkuntza- eta diseinu-munduari laguntzeko; sorkuntza-eremu honetan esku hartzen duten eragileen artean sareak ehuntzea du helburu, honela azken urteotan neurri batean hautsitako katea berrosatzen laguntzeko. Besteak beste, ikastaroak eta hitzaldiak emango ditu eta, batez ere, era guztietako ekintzak aktibatuko ditu, Gipuzkoako diseinatzaileen talentuaren zabalkundea sustatuko dutenak.

Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Fecha Texto
2016ko irailaren 20a