Onkologikoak bularreko minbiziaren tratamenduan lagunduko duen proiektu bat parte hartzen du

Descripcion Corta
Onkologikoak, nazioarteko beste enpresa, zentro, unibertsitate eta...
Texto largo

Onkologikoak, nazioarteko beste enpresa, zentro, unibertsitate eta ospitaleekin batera, Desirée proiektuan parte hartzen du. Proiektua nazioarte mailan mota guztietako datu digital medikuen erabilera eraginkorrean erreferentea izan nahi du, bularreko minbiziaren praktika klinikoa hobetzeko.

Desirée izeneko proiektua bularreko batzordeen elkarlanean oinarritzen den web plataforman datza. Batzorde hauek diziplina ezberdinetako mediku espezializatuen taldeak dira, kasu klinikoak banaka eztabaidatzen dituztenak. Kasuei buruz eskuragai dagoen informazio guztiaren kudeaketa arintzea, arreta pertsonalizatua ematea eta pazientearen ikuspegi integralagoa izatea, pilatutako esperientzietan oinarrituta ebidentzia berriak jasotzea eta erabaki klinikoan laguntzeko tresna azkar, intuitibo eta bisualak izatea dira proiektuaren helburuak.

Bestalde, irudian oinarritzen diren tratamenduaren pronostiko eta eboluzioarentzako tresnen garapena aintzakotzat hartzen du proiektuak, teknika ez inbaditzaileak (mamografia, erresonantzia magnetikoa, tomosintesi digitala, etab.) erabilita bularreko minbiziaren eboluzioa aurreikustea ahal egingo dituztenak. Horretaz gain, bularrean egingo den kirurgia simulatzen duen kirurgia konputazionaleko teknologia berritzailea garatuko da, baita bularreko minbiziaren interbentzioaren emaitza estetikoa iragarriko duen eredu fisiologikoa ere. Medikua eta pazientearen arteko elkarreraginean eta pazientearen erabaki-hartzean inplikazio garrantzitsuak izango dituzte.

Proiektuan, besteak beste, Vicomtech, Bilbomática, Eresa eta Sistemas Genómicos bezalako bertako eta estatuko partaideak ditu. Hauetaz gain, partzuergoan Paris eta Houstoneko erreferente diren ospitale-zentroak daude, baita Europako zenbait unibertsitate, ikerkuntza zentro eta ETEak ere. Konkretuki, honako hauek dira: Arivis, Assistance Publique-Hôpitaux de Paris (Tenon-eko ospitala), Institut National de la Santé et de la Recherche Medicale (INSERM), Medical Innovation and Technology, Unoversity of Houston System eta Ulster University.


Europako emakumeen artean ohizkoen ematen den tumore gaiztoa da

Bularreko minbizia Europako emakumeen artean ohizkoen ematen den tumore gaiztoa da. Paziente bakoitzaren txosten klinikoak, denboran zehar, emaitza bezala bolumen handiko informazio digitala dauka, espezialitate mediko ezberdinak tarte hartzen dituelarik eta informazioaren kudeaketa sistema eraginkorra eskatzen duelarik.

Medikuek egun diagnosi-proba eta burututako tratamenduen ondorioz pilatutako datu kliniko kopuru handia dute. Datu hauek paziente berri baten tratamendua definitzerakoan oso lagungarriak izan daitezkeen parametro ezberdinak jasotzen dituzte. Informazio digitalak medikuntzan azken urteetan izan duen sarrera azkarraren ondorioz, eskuragai dagoen informazioak analisi gaitasuna gainditzen du eta adimen artifizialean oinarritzen diren tresna informatiko berriek irtenbidea aurkitu nahi diote honi.

Imagen Listado
Temática
Osasuna
Fecha
Fecha Texto
2016ko otsailaren 16a