Osakidetzak finkatu egin du Onkologikoarekin duen lotura

Descripcion Corta

Osakidetzak finkatu egin du Onkologikoarekin duen lotura, Gipuzkoan...

Texto largo

Osakidetzak finkatu egin du Onkologikoarekin duen lotura, Gipuzkoan minbiziari arreta emateko zerbitzua eraikin hartan zentratu baitu

 

  • Onkologikoa minbizirako erreferentzia-zentro bilakatu da lurralde osorako, instalazioak, informazio-sistemak eta farmazia-arloa modernizatzeko eta azken belaunaldiko azeleragailua erosteko egin den 7,4 milioiko inbertsioari esker
  • Minbiziaren kanpo-kontsulta guztiak eta onkologiako eta onkohematologiako eguneko ospitalea eraikin horretan izango dira; aurtengo azarotik aurrera izango dira martxan
  • Osasuneko Sailburuak esan du inbertsio horiek minbiziaren aurkako asistentzia hobetuko dutela

     

Aurtengo azarotik aurrera, Gipuzkoan minbiziari arreta ematea behar duten pertsonek Onkologikoa izango dute erreferentzia-zentro. Osakidetzak onkologiako eta onkohematologiako kanpo-kontsulta guztiei eta eguneko ospitalekoei emango die arreta eraikin horretan, eta, hala, Onkologikoak Osakidetzarekin duen lotura finkatuko da.

“Zentro hau Euskadin minbiziari ematen zaion arretaren etengabeko hobekuntza argiztatzen lagunduko duen ‘foku’ izango da”, esan du Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak, Rosa Pérez Osakidetzako zuzendari nagusiarekin, Kutxa Fundazioaren presidente Carlos Tamayo eta Ander Urruticoechea Onkologikoko zuzendariarekin batera.

Sailburuak azken inbertsioen xehetasunak eman ditu (7,4 milioi); haien bidez, Osakidetzak Onkologikoan Gipuzkoako Onkologia Medikoko eta Onkohematologiako paziente anbulatorioen %100i emango die arreta (12.000 pertsona eta 20.000 tratamendu, urtean), Gipuzkoako minbiziaren kanpo-kontsulta hauek Onkologikoaren eraikinean artatuko dira eta azken belaunaldiko azeleragailu lineal berriak urtean 400 tumore doitasun handiagoz tratatzeko aukera emango du. Inbertsio horietako batzuk Kutxa Fundazioaren eta Onkologikoaren arteko lankidetzari esker egin dira, bi erakundeen arteko harreman estuaren jarraipen gisa.

Minbiziari aurre egitea Osasun Sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren lehentasunetako bat da, Euskadiko Plan Onkologikoan jasotzen dena”, esan du Gotzone Sagardui Sailburuak. Gainera esan du hari aurre egiteko ekipo profesionalak eta teknologia aurreratu eta modernoak behar ditugula.

 

[ ...gehiago irakurri: prentsa-oharra ]


KutxaKultur Hitzak Zaindari 11
Imagen Listado
Osakidetza consolida la vinculación con Onkologikoa
Temática
Osasuna
Fecha
Fecha Texto
2021ko azaroaren 19a