Zitologiako Espainiar Elkartearen biltzarra

Descripcion Corta
Donostian, apirilaren 14 eta 16 artean, Zitologiako Espainiar Elkartearen...
Texto largo

Donostian, apirilaren 14 eta 16 artean, Zitologiako Espainiar Elkartearen (SEC) urteko biltzarra izango da, gai nagusia Papanicolaou Zitologia 100 urte izango duelarik; George Papanicolaou greziar-estatubatuar sendagilearen ohorez izango da, umetokiko lepoko minbiziaren prebentzioan hain erabakigarria den diagnosi-metodo honen lehenengo argitalpenaren mendeurrenean; izan ere, munduan emakumeen artean maiztasun handieneko laugarren tumore gaiztoa da.

Biltzarrak 150 profesional zitotekniko, zitopatologo eta zitologian diharduten medikuak bilduko ditu Kutxako Andia Aretoan, eta figura nagusia Harald zur Hausen izango da, 2008an Nobel Saria jaso zuen birologo aleman ospetsua, papilomaren birusak umetokiko lepoko minbiziaren garapenean duen inplikazioaren aurkitzailea.

Gainera, Espainiako eta Latinoamerikako hizlari garrantzitsuekin batera, biltzarrean bi aldiz hitz egingo du John HF Smith-ek; hau Zitologiako Nazioarteko Akademiako lehendakariordea da, eta ginekologian espezialista Sheffield-eko (Ingalaterra) Royal Hallamshire ospitalean.

Biltzarraren ardatza umetokiko zitologia izango da, eta umetokiko lepoko minbiziaren detekzio goiztiarrerako populazio-baheketak egiteko estrategia berriei buruzko guztia; batzorde antolatzailearen lehendakaria Ignacio Arias-Camisón doktorea da, Onkologikoako zitologoa, eta berak SECen urteko biltzar hau Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutzarekin lotu nahi izan du.

Imagen Listado
Temática
Osasuna
Fecha
Fecha Texto
2016ko apirilaren 13a