Jon Darpón Onkologikoa-ren instalazioetan izan da

Descripcion Corta
Jon Darpón Osasun-sailburua, Guillermo Viñegra sailburuordea eta Ignacio...
Texto largo

Jon Darpón Osasun-sailburua, Guillermo Viñegra sailburuordea eta Ignacio Berraondo Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluazio zuzendaria Onkologikoa-Kutxaren Onkologia Institutuaren instalazioetan izan dira asteartean, eta bilera egin dute Zentroko eta Kutxako ordezkari gorenekin.

Sailburuak eta bere laguntzaileek Onkologikoa-k sartu dituen azken berrikuntza teknologikoak ikusi dituzte, batez ere tomosintesi bidez mamografiak egiteko teknologia, Institutua aitzindaria baita horretan. Farmazia sailean ere izan dira Kiro robotaren funtzionamendua ikusteko, Onkologikoa eta Kiro Robotics-en artean baterako enpresa-garapenaren arrakasta-kasua, ospitalean sendagai onkologikoaren prozesuan funtsezko parte dena.

Bisitaren ondoren, Jon Darpón eta Osasun Saileko zuzendaritzakoek bilera egin dute Ander Urrutikoetxea Onkologikoa-ko zuzendari, Xabier Iturbe Kutxako lehendakari eta Carlos Ruiz Banku Fundazioko zuzendari nagusiarekin.

2013ko abenduaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Onkologikoa Fundazioak ospitale honi buruzko hitzarmen berria egin zuten bost urterako.

160523_Darpón visitaOnkologikoa(11)
160523_Darpón visitaOnkologikoa(11)

Imagen Listado
Temática
Osasuna
Fecha
Fecha Texto
2016ko maiatzaren 24a