Lynch Sindromerik gabeko haurtxoen jaiotza

Descripcion Corta
Jaio dira Lynch Sindromerik gabeko lehen haurtxoak DGP (Ezarpenaren...
Texto largo

Jaio dira Lynch Sindromerik gabeko lehen haurtxoak DGP (Ezarpenaren Aurreko Diagnostiko Genetikoa) teknikari esker, Onkologikoan, IVF Donostia-ko laborategietan egina; Gipuzkoan lehenengo aldiz lortu da sindrome hau ─mutazio genetiko batek eragindako gaixotasun─ gabeko haurdunaldia. Jaiotza hau herentziazko minbiziaren prebentzioan IVF Donostia eta Onkologikoa egiten ari diren talde-lanaren beste adibide bat da.

Izan ere,diagnostikatzen diren kolon eta ondesteko minbizien % 2 eta % 7 Lycnh Sindromea dutengaixoetan ematen da. Herentziazko gaixotasun honek % 50eko transmisio probabilitateadu, nahiz eta norbanakoak ez du zertan gaixotasuna garatu. Honez gain, LynchSindromeak 20 urtean murrizten du minbiziaren agerpena gaixotasuna duten gizonetan:batez beste 64 urtetik 44ra.

IVF Donostiako zuzendaria den Yosu Franco doktoreak azaldu duen bezala, “Sindromeaez duten lehen ume osasuntsuen jaiotza ezarpenaren aurreko analisi genetikoari eskerizan da. Teknika horrek mutazioaz aske diren enbrioiak hautatzeko aukera eskaintzen du,herentziazko gaixotasunarekin amaituz eta bere agerpen posiblea saihestuz.” Izan ere,laguntza bidezko ugalkortasunari esker, horrelako gauzak egitea ere posible da, nahiz etaantzutasunarekin estuki harremanduta egon. Ikerketan aurrerapen etengabeekin, batezere genetikaren alorrean, lagunduriko ugalkortasunak umeak izateko zailtasunak dituztenpertsonei laguntzen die baina baita ugalkortasunarekin inolako arazorik ez dutenei ere,besteak beste, herentziazko gaixotasunak saihestuz.

Lagunduriko ugalketak eskaintzen duen beste aukeretako bat ugalkortasunaren babesada. IVF Donostiak Onkologikoan ateak zabaldu zituenetik zerbitzu hori doan eskaintzendie kimioterapia edo erradioterapia tratamendua jaso behar gaixo onkologikoei, izan ere bitratamenduek pertsonen ugalkortasuna arriskuan jarri dezakete.

Flickr Suite Plugin ERROR! Flickr API Error: - "Photo "28791181761" not found (invalid ID)"

Imagen Listado
Temática
Osasuna
Fecha
Fecha Texto
2016ko abuztuaren 11a