Datorren astelehenean emango dira Kutxaren Ikasketa Amaierako Sariak, XLII. Edizioan

Descripcion Corta
Abenduaren 10ean, astelehenean, goi mailako ikasketak Gipuzkoako...
Texto largo

Abenduaren 10ean, astelehenean, goi mailako ikasketak Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetan edota Lanbide Heziketako Zentroetan 2017-2018 ikasturtean amaituriko ikasleentzako antolatutako Ikasketa Amaierako Kutxa Sariak banatuko dira. Kutxak ematen duen aitortza da, aurten 42. ediziora iritsiko dena.

Ekitaldia Tabakalera eraikineko Patio aretoan izango da, 19:00etatik aurrera.

103 ikaslek (46 neska eta 57 mutil) jasoko dituzte Ikasketa Amaierako Sariak:

Euskal Herriko Unibertsitateko 21 ikasle
Deustoko Unibertsitateko 8 ikasle

Mondragon Unibertsitateko 15 ikasle

Tecnun, Nafarroako Unibertsitateko 7 ikasle

Musikene, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko 2 ikasle

IKASLAN sareko Lanbide Heziketako 15 ikastetxetako 31 ikasle

HETEL sareko Lanbide Heziketako 9 ikastetxetako 14 ikasle

IZEA sareko Lanbide Heziketako 5 ikastetxetako 5 ikasle

Kutxak 1977an hasi eta urtero banatzen dituen sari hauek, dagokion arloan espediente akademikorik onena lortzeko ikasleek egindako esfortzua eta lana saritzeko sortuak dira.


Kutxa PremiosFinEstudios

Imagen Listado
Temática
Fundazioa
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2018ko abenduaren 05a