Covid-19 delakoari erantzuteko laguntzen ezohiko deialdia
Descripcion Corta
Covid-19k eragindako osasun-krisiari eta Gipuzkoako gizartean dituen...
Texto largo
Covid-19k eragindako osasun-krisiari eta Gipuzkoako gizartean dituen ondorio soziosanitarioei erantzunez, Kutxa Fundazioak diru-laguntzen beste deialdi bat jarri du abian, krisiari larrialdiko erantzuna ematen ari diren irabazi-asmorik gabeko erakundeen ekimenak diruz laguntzeko.
Deialdiaren helburua da gaur egun covid-19 delakoaren ondoriozko krisiari larrialdiko erantzuna ematen ari diren irabazi asmorik gabeko ekimenak finantzatzea, hiru esparru zehatzetan:
- Etxeko zainketen esparrua, adinekoei eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei laguntzeko eta zaintzaileak babesteko beharrei erantzuteko.
- Gizarte-babesaren eremua, arriskuan dauden eta/edo gizarte-egoera ahulean dauden pertsonen beharrei erantzuteko, bereziki genero-indarkeriaren biktima diren emakumeena.
- Haurtzaroa eta familia, gizarte eta hezkuntza aldetik desabantailan edo gizarte egoera ahulean dauden haurren eta gazteen gizarte eta hezkuntza arloko beharrei erantzuteko.
Kutxa Fundazioaren laguntza-plataforman erregistratutakoek bakarrik parte hartu ahal izango dute, gaur egun 300 inguruan baitira.
>> Oinarriak (pdf formatoan)
>> Aurkezteko epea: 2020ko apirilaren 2tik, apirilaren 8ra (14:00ak arte)
>> Prentsa-oharra(word formatua)
Imagen Listado
Temática
Fundazioa
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2020ko apirilaren 02a