Lan eskaintza | Kultura artistiko eta zientifikoaren promozioaren Zuzendaritza

Descripcion Corta

Estrategia berriaren garapenaren esparruan, Kutxa Fundazioan programa...

Texto largo

Estrategia berriaren garapenaren esparruan, Kutxa Fundazioan programa berri bat sustatuko dugu. Honen bidez lortu nahi duguna jakintzaren bidez ikaskuntzak eta herritarren pentsamendu konplexu eta kritikoa sustatzea da, gure gizartea eraldatzen laguntzeko. Programa honen bidez, Gipuzkoan eztabaida eta baterako sorkuntza sustatu nahi ditugu, ezagutza desberdinak (humanistikoa, artistikoa, teknologikoa, zientifikoa) integratzen dituen ikuspegi batetik, ezagutzaren gizarte-ospea areagotzen lagunduz.

Programa hainbat eremutan egituratuta egongo da eta gizarteari ezagutza ikuspegi desberdinetatik hurbilduko diote. Hiru ingurunetan garatzen da (Digitala, Kutxa Fundazioaren guneak eta Gipuzkoako Lurraldean) eta herritarrak bertan egotea, interpelatzea eta harremanak izatea nahi dugu, Gipuzkoako ezagutza-ekosistemako eragileekiko lankidetza sustatuz.

Helburu horrekin, apustu berri horren garapenean lider izango den pertsona bat bilatzen dugu. Pertsona horren zeregina proiektuen ildoak bere taldeekin batera asmatzea, zuzentzea, orientatzea eta kudeatzea izango da, antolaketa- estrategiaren arabera eta erakundearen beste arloekin lankidetzan.

Honako hau bilatzen dugu:

  • Aurretiko esperientzia diziplinarteko ikuspegitik (arteak, zientziak, teknologia) ezagutzaren sustapenarekin lotuta dauden proiektuetan lidergo eta koordinaziopostuetan.
  • Esperientzia kultura zientifikoa sustatzeko proiektu berritzaileen kudeaketan, erakusketak eta dibulgazio-programak eta hezkuntza-programak egungo joeren arabera diseinatu, kudeatu eta inplementatzen.
  • Ezagutza museografian eta, ahal dela, esperientzia museoen edo kultur guneen kudeaketan.
  • Esperientzia erakundeen arteko lankidetzen garapenean eta ezagutzaren ekosistemako eragileekiko elkarrizketan.
  • Orientazio estrategikoa eta emaitzetarakoa, harremanetarako eta lankidetzarako trebetasunak, taldeen garapena eta kudeaketa, sormena eta berrikuntza.
  • Euskara eta ingelesa menderatzea.

Hau eskaintzen dugu:

  • Gizartearekin konprometituta eta eraldaketa prozesuan dagoen erakunde bateko kide izatea, berrikuntzaren aldeko apustua egiten duena.
  • Eraikitzen ari den Gipuzkoako lurraldeko ezagutzaren sektoreko proiektu abangoardista gidatzea.
  • Talde dinamiko eta bokazio-orientaziodun batean lan egitea.
  • Garatzeko aukerak.

 

Eskaintzera inskribatu

izena eman botoia eu


ArbideDorreak 940x300

Imagen Listado
Arbide dorreak
Temática
Fundazioa
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2022ko martxoaren 28a