Aurten ere, Kutxa Fundazioak Korrikaren alde egin du

Descripcion Corta
Edizio asko dira jada Kutxa Fundazioak Korrika modu batean edo bestean...
Texto largo

Edizio asko dira jada Kutxa Fundazioak Korrika modu batean edo bestean babesten duela. Aurtengo Korrika Donostian amaitu zela kontuan hartuta, atzo igandea, apirilak 10, Kutxa Fundazioak bat egin zuen ekitaldi garrantzitsu horrekin, hainbat modutan parte hartuz.

IMG 20220410 WA0015

  • Kutxa Fundazioa, besteak beste, kultura sustatzea helburu duen fundazioa da, eta horretarako laguntza ematen die esparru horretan proiektuak garatzen eta bultzatzen dituzten erakunde eta entitateei. Korrikak funtsezko helburutzat du, Euskal Herrian euskara normaltasunez erabiltzea, etaKorrika Txikiaizeneko jarduera antolatzen du horretarako besteak beste, eta Kutxa Fundazioa jarduera honen antolakuntzan lagundu nahi izan du.

    Egun horretan bertan, Kutxa Fundazioak hainbat ekimenekin parte hartu zuen Gipuzkoako hiriburuko hainbat lekutan:

    • Alde batetik, Alderdi Ederren, haur eta familientzako jardueretarako gunean, 15:00etatik 17:00etara.
    • Bestalde, gazteentzako gunean, Zuloaga plazan, 16:30ean, Lamiak taldeak, Kutxa Kultur Musikan bizi denak, kontzertua eskaini zuen. Lamiak hard rock power musikako hirukotea da, Donostian sortua 2017an. Haien eraginik nabarmenenak bai euskal eta bai nazioarteko stoner-hard rock taldeak dira, hala nola, Berri Txarrak, Kuraia, Black Sabbath, edo Kyuss. Gehienbat euskarazko musika egiten dute.Ondoren, 17:30ak inguru, iaz Kutxa Kultur Musikan parte hartu zuen,Mugantaldeak joko du Zuloaga Plazan. Mugan 2017. urtean sortutako musika banda gipuzkoarra da, folk talde donostiarra. Beraien hitzetan, 2021ean Kutxa Kultur egonaldia egin ostean, ikasi dutena praktikan jarri eta 2022an etorriko da Mugan taldearen lehen diskoa.

Imagen Listado
Temática
Fundazioa
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2022ko apirilaren 04a