Ordiziako 2022ko Euskal Jaien aurkezpena
Ordiziako Euskal Jaiak irailaren 3tik 11ra izango dira aurten.
Aurten ere jaialdi ugari izango dira, besteak beste, Azoka Berezia eta Ardi Latxaren edo Karrantzanaren esne gordineko artzainek egindako Gazta Lehiaketa, non Kutxak ematen baitu sari nagusia. Hitzordu garrantzitsu horiek irailaren 7an, asteazkena, izango dira.
Oraingoan ere, Ordiziako azokan giro aparta izango dugu, eta goiz osoan zehar era guztietako lehiaketak, erakusketak eta enkanteak ikusi ahalko ditu bisitariak.
Azken 10 urteetako gazta txapelketetan lehen postua hiru aldiz irabazi duen gaztagileak URREZKO KUTXA GARAIKURRA irabazteko aukera izango du. 2009. urtean irabazi zuen garaikurra lehenengo aldiz Elgoibarko Jesus Mª Ansolak, eta 2013an Ricardo Remiro Eulateko artzaiak bigarrenez. Aurtengoan “Ipiñaburu” gaztandegiko Jon Etxebarria Zeanuritarra (2012,2015), “S.C. Kortaria” gaztandekiko Julen Arburua (2018, 2019) eta “Ondarre” gaztandegiko Eneko Goiburu (2014, 2021) dira garaikur berezi hau irabazteko aukera dutenak.
Ordiziako Euskal Jaiei buruzko informazioa aurki daiteke webgune honetan: www.ordiziakoazoka.eus