Patronatua eratuta eta hurrengo lau urteetarako presidentea izendatuta

Descripcion Corta
Kutxa Banku Fundazioaren Patronatuak, 2022ko urriaren 17an ospatutako...
Texto largo

Kutxa Banku Fundazioaren Patronatuak, 2022ko urriaren 17an ospatutako bilkuran, hurrengo lau urteetarako patronatuaren osaera adostu du.


Horrela, Patronatua bere bi Berezko Patronoek osatuko dute, Donostiako Udala, Miren Karmele Azkarate Villar andreak ordezkatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundia, Joseba Salegi Cruz jaunak ordezkatuta; ATZEGI, “Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkartea” José Antonio Idoeta Madariaga jaunak ordezkatuko du, María Jesus Aranburu Orbegozo andrea, Rafael Amasorrain Zabala jauna, Garbiñe Beraza Arrese andrea, David García Castro jauna, Idoia Ibero Urbieta andrea, Fermín Lazkano Pérez jauna, Mikel Mirena Mendarte Azkue jauna, Mikel Muñoa Sainz jauna, María Teresa Santos Cañas andrea, Joseba Imanol Serón Egurza jauna, Naiara Ugarte Aramburu andrea eta José María Usatorre Aranzabal jauna.

Era berean, urriaren 20an ospatutako bilkuran, Kutxa Banku Fundazioaren Patronatuak Rafael Amasorrain Zabala jauna presidente izendatzea erabaki zuen; lehen lehendakariorde gisa Gipuzkoako Foru Aldundiak jarraituko du eta bigarren lehendakariorde gisa David García Castro jauna izendatu zen.

Amasorrain jaunak ibilbide profesional luzea egin du Gipuzkoako hainbat enpresatan, eta, besteak beste, Ulma S.Coop.-eko Sustapen Zuzendaria, Ulma Embedded Solutions enpresako gerentea eta Eika S.Coop.-eko zuzendari nagusia izan da.

García Castro jauna, berriz, Ekonomia Finantzarioko eta Kontabilitateko irakasle elkartua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ekonomia eta Enpresako doktorea da EHUn, eta bere jarduera profesionala batez ere kudeaketa publikoan garatu du.

Era berean, Rafael Amasorrain Zabala jauna izango da Kutxa Fundazioko lehendakaria, Joseba Salegi Cruz jauna lehen lehendakariordea eta David García Castro jauna Fundazioko bigarren lehendakariordea.

[deskargatu prentsa-oharra(word-a)]

ArbideDorreak 940x300

Imagen Listado
Temática
Fundazioa
Fecha
Fecha Texto
2022ko urriaren 21a