Kutxa Fundazioaren laguntzen deialdia 2023rako
Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko erakundeek 2023an garatu beharreko gizarte edota kultura ekimenetarako Kutxa Fundazioak ematen dituen laguntzen deialdiaren oinarriak.
>> Aurkezteko epea: 2022ko azaroaren 4tik, 9:00etan, 2022ko abenduaren 12ra (14:00ak arte)
>> Oinarriak: deskargatu word formatuan | pdf´an
Gipuzkoako gizartearekin duen konpromisoa betetzeko, Kutxa Fundazioak irabazi asmorik gabeko Gipuzkoako erakundeek garatutako proiektu sozial eta kulturalei laguntzeko urteroko deialdia egin du 2016. urtetik.
Duela gutxi, Kutxa Fundazioak hausnarketa estrategikoko prozesu bat egin du, eta bere helburutzat definitu du Gipuzkoa kultuagoa, sortzaileagoa, bidezkoagoa eta iraunkorragoa lortzen laguntzeko erantzunak sustatzea eta babestea, gaitasun kritikoa eta konpromiso kolektiboa sustatuz, eta hori lortzeko Gipuzkoako pertsona eta erakundeek euren konpromiso ekosoziala aktiba dezaten eta 2030 agenda lor dezaten helburu bezala definitu du.
Horretarako, Kutxa Fundazioak hainbat jarduera-ildo garatzen ditu, eta bi laguntza-deialdi sustatzen ditu:
- Deialdi bat, Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko erakundeek 2023an garatu beharreko gizarte edota kultura ekimenei laguntzeko eta elkartegintza indartzeko, beren programak eta zerbitzuak Gipuzkoa bidezkoago baten alde garatzeko.
- Gure lurraldean elkartegintza indartzeko eta Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko erakundeek 2023an garatzen dituzten gizarte- eta/edo kultura-ekimenei laguntzeko deialdia, aukera-berdintasuna, kolektibo zahurgarrien Inklusioa eta gizartearen kohesioa sustatzen dituen Gipuzkoaren alde.
Hirugarren deialdi bat ere sustatzen du, Jubikutxa eta Denon Artean Denetik elkarteekiko elkarlanean, lankidetzarako laguntzak emateko.
Hiru deialdi hauen bidez, Kutxa Fundazioak Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren Helburuetan eta Agenda 2030ean laguntzea du xede.
Testuinguru horretan, Kutxa Fundazioak Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko erakundeek 2023an garatu beharreko gizarte edota kultura ekimenetarako laguntzen deialdiaren oinarriak jarri ditu abian, bertan zehazten diren esparruetan gizarte edota kultura - ekimenak garatu eta sustatzen dituzten erakundeei laguntzeko.