Lan eskaintza. Inpaktu soziala neurtzeko teknikaria | Hautaketa prozesua itxita
Kutxa Fundazioaren estrategia berriaren esparruan, gure inpaktu soziala...
Kutxa Fundazioaren estrategia berriaren esparruan, gure inpaktu soziala neurtu eta kudeatzearen aldeko apustu argia egin dugu.
Pertsona baten bila gabiltza Berrikuntza eta Inpaktu saileko lantaldean, inpaktu soziala neurtzeko teknikari izango dena. Bere misioa eta lan-esparrua hau izango da: Kutxa Fundazioaren estrategia berriaren eragina neurtzeko eredua garatzen laguntzea; gure lan-ildo bakoitzean duen eragina ebaluatzeko eta neurtzeko metodologia egokienak identifikatzea eta garatzea; gure lan-taldeei inpaktu bidezko kudeaketa ezartzen laguntzea.
Jarraian, interesdunak eman beharko lituzkeen funtsezko ezaugarriak:
- Berariazko prestakuntza eta ezagutza izatea inpaktua neurtzeko eta proiektuen ebaluazioak egiteko.
- Gizarte kultu, kreatibo, justu eta jasangarri baten alde lan egiteko konpromezua erakustea.
- Euskara menderatzea eta ingeleran ulermena eta oinarrizko komunikazioa bermatzea.
Hauez gain, hurrengoak baloratuko dira:
- Inpaktua neurtzeko ereduak diseinatzen eta garatzen esperientzia izatea.
- Prozesu parte-hartzaileak errazten eta sistematizatzen esperientzia izatea.
- Berrikuntza-prozesuetan eta/edo proiektuen kodiseinuan esperientzia izatea.
- Harremanetarako eta lankidetzarako trebetasunak izatea.
- Bikaintasunerako joera eta lidergo eraldatzailearen ezaugarriak izatea.
Lanpostu hau lortuko duen pertsonari hurrengo eskaintza egiten zaio:
- Egoitza Donostian duen erakunde bateko langilea izatea, Gipuzkoako gizartearekin konprometitua eta eraldatze-prozesuan dagoena, eta gizartearen berrikuntzaren alde egiten duena.
- Pentsamendu kritikoa eta konpromisu eko-sozialaren alde lana egingo duen talde bateko kide izatea.
- Profesionalki garatzeko aukera.