Eduardo Chillidaren Ondorengotzak haren eskulturen katalogo arrazoituaren laugarren liburukia argitaratu du

Descripcion Corta
Eduardo Chillidaren eskulturen gaineko katalogo arrazoituaren laugarren...
Texto largo

Eduardo Chillidaren eskulturen gaineko katalogo arrazoituaren laugarren eta azken liburukia argitaratu dute Eduardo Chillidaren Ondorengotzak, Nerea argitaletxeak eta Kutxa Fundazioak. Ignacio Chillidak eta Alberto Cobok zuzendutako edizio honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du bere kultura sailaren bitartez. Horrela, espazio publikoak gizartearen topaleku bakar bilakatzeko gai izan zen euskal artista honi buruzko 10 urtetik gorako lanari amaiera ematen zaio.

Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez argitaratu dute Eduardo Chillida. Eskulturaren katalogo arrazoitua IV (1991-2002). Artistak 1991 eta 2002 urteen artean egindako eskulturak biltzen ditu. Pieza bakoitzak informazio xehea du: data, materialak, jabeak, erakusketak eta bibliografia; eta argazki bat edogehiago ere bai. “Hamar urtetik gorako lana amaitu dugu laugarren liburuki hau argitaratuta eta, ziurtasun osoz, Eduardo Chillidaren eskulturen gaineko lan handia bilakatu da. Katalogo arrazoitua osatzen duten lau liburukietan ekoizpen zabala topa dezakegu, katalogatutako 1.400 eskulturaz baino gehiagoz osatua”, aipatu du Ignacio Chillidak, eskultorearen semeak. Hark egin du katalogoa, Eduardo Chillidaren Ondorengotzako Alberto Coborekin batera.

Chillidaren Ondorengotzaren zuzendaritza zientifikoarekin egin dute katalogoa eta, Coboren hitzetan, “aldi honetan zehar Chillidak egindako eskultura guztiak identifikatzeko aukera ematen duen dokumentazio- eta analisi-lan historiografiko zorrotzaren eta zabalaren emaitza da”. Christa Lichtensternen (artearen historialari ospetsua, eta Eduardo Chillidaren lanean eta pentsamenduan espezialista) testu batek aberasten du katalogazio-lana, eta artista unibertsal honen planteamendu estetikoak argitzen laguntzen du.

2.000 orrialdetik gorako azterlana

Aurreko hiru liburukietan hasitako lanari jarraipena eman dio liburuki honek; aurreko liburukietan, 1948 eta 1990 arteko haren lanak aztertzen dira. Guztira, katalogo oso honek 2.000 orrialde baino gehiago ditu. Sustraiak Euskal Herrian zituen eta haren eskuekin mundu osoko zerumugak besarkatu zituen artistaren ibilbide osoa biltzen dute orrialde horiek. Chillidaren eskultura-lan osoa osatzen duten 1.400 eskultura katalogatu baino gehiago aztertzen ditu lanak, sakon eta zorrotz, 1.873 ilustrazioren laguntzarekin. Azken liburukiak Christa Lichtensternen testua du. Aurreko hirurek, berriz, Eduardo Chillidaren lanaren eta pentsamenduaren gaineko espezialistek idatzitako sarrera-testua dute, hain zuzen ere, Kosme de Barañanok, Ina Buschek eta Renato Bocchik.

[Prensa-oharra]

Aurkezpena Chillida catalogo 4

Ignacio Chillida,Marta Casares,Ander Aizpurua eta Alberto Cobo aurkezpenean, Chillida Lekun
Imagen Listado
Temática
Fundazioa
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2023ko martxoaren 23a