“Desafio ekosozialetarako aliantzak” programaren 2. edizioa
Kutxa Fundazioak, ondoz ondoko bigarren urtez, anbizio handiko laguntza-deialdia jarri du abian, bidezko trantsizio ekologikoa bizkortzeko eta Gipuzkoan desberdintasunak murrizteko.
Desafio ekosozialetarako aliantzak
Laguntza-programa honek, bigarren edizioan ere, lankidetza sustatu nahi du sektore-arteko eragileen artean, bi desafio handi hauen inguruko proiektu eraldatzaileak bultza ditzaten bi desafio handi hauen inguruan: batetik, Gipuzkoako auzo edo ingurune zaurgarrienetan erakundeek eta administrazioek egiten dituzten jarduerak integratzen dituzten ereduak zabaltzea, maila anitzeko gobernantza-formulen bidez eta herritarrak modu arduratsuan inplikatzeko bide berriak probatuz, eta, bestetik, desabantaila sozioekonomiko handiena duten pertsonentzako aukerak ikuspegi ekitatibotik zabaldu eta aberastea, euskara tresna inklusibo gisa lagunduko duten esku-hartze eredu berrien bidez.
“Desafio ekosozialetarako aliantzak” Kutxa Fundazioaren Plan Estrategiko berriari atxikitako laguntza-programa da, zeinak Gipuzkoa kultuago, sortzaileago, bidezkoago eta jasangarriagoa lortzen laguntzeko erantzunak sustatzea eta babestea duen helburu, pentsamendu kritikoa eta konpromiso kolektiboa sustatuz.
Hori dela eta, Kutxa Fundazioak irtenbide eraldatzaileen garapena eta eskalagarritasuna bultzatu nahi ditu, Europako Misioen metodologiari jarraituz, eta aurtengo laguntzen helburutzat ezarri ditu Gipuzkoako desberdintasun sozialak murrizten laguntzea eta Gipuzkoan gizarte zein lurralde mailako kohesioa hobetzea, Nazio Batuen 2030 Agendaren ildotik.
Bigarren deialdi honetan, Kutxa Fundazioak proiektuen aurrekontuaren % 80 arteraino finantzatzeko aukera emango duen laguntza-programa ezarri du, 400.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin eta 100.000 euroko gutxieneko zenbatekoarekin.
Ikuspegi sistemikoa
"Desafio ekosozialetarako aliantzak 2023” deialdi berrian gutxienez hiru erakunde multisektorialez osatutako aliantzek hartuko dute parte eta aurtengo bi desafio estrategikoen inguruko ikuspegi sistemikoa duten proiektu-sorta batean oinarritutako irtenbideak aurkeztu beharko dituzte.
Kronograma
Hautagaiak bi fasetan aurkeztuko dira: lehendabizi -maiatzaren 2tik ekainaren 19ra bitartean-, atariko proposamenak aurkeztuko dira, dagozkien desafioa eta aliantzak aipatuz. Proposamen hauek ekainaren 19tik uztailaren 7ra bitartean ebaluatuko dira, eta bigarren fasera igaroko direnak aukeratuko dira.
Uztailaren 17tik urriaren 2ra bitartean, aldez aurretik aukeratutako hautagaien inguruko azken proposamena aurkeztuko da.
Azaroaren 9tik abenduaren 4ra bitartean azken balorazioa egingo da, eta abenduaren 4an jakinaraziko da behin betiko ebazpena. Proposamenak, berriz, 2024ko urtarriletik aurrera gauzatzen hasiko dira, dagokien hitzarmena sinatu ondoren.
Maiatzaren 10ean, 12:00etan, interesa duten erakundeei irekitako informazio-saioa egingo da Kutxa Fundazioaren espazioan, Tabakaleran. Gero online saioak antolatuko dira aliantzak gauzatzeko.
Baieztatu hemen informazio saioetan parte hartzea: