Ordiziako ardi latxa Gazta Txapelketa | Kutxaren Sari Nagusia

Descripcion Corta
50. edizio honetan Goierriko Eneko Goiburuk (Ondarre baserria), irabazi du...
Texto largo

50. edizio honetan Goierriko Eneko Goiburuk (Ondarre baserria), irabazi du Kutxaren Sari Nagusia eta baita Urrezko Kutxa Garaikurra, azken 10 urteetako txapelketetan lehen postua hiru aldiz irabazi duen gaztagilea izateagatik. 50 artzain Idiazabal gazta onenarekin aurkeztu dira lehiaketara.

Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendariak eman du saria. 1964urtetik, Kutxa jarduera horri lotuta dago babesle nagusi gisa.

Aurten, lehiaketako urrezko ezteietan, Juan Mari Arzakek omenaldi txiki bat jasoko du urte hauetan guztietan Ordiziako gazta txapelketaren alde egindako lanagatik. Ordiziako Gazta Lehiaketako epaimahaiburua izan da lehiaketa hasi zenetik, eta orain ohorezko lehendakari izango da.

4472e785 2569 44cb 8b7b c3a3d2fb0718

Imagen Listado
Temática
Fundazioa
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2023ko irailaren 06a