Kutxa Fundazioak Inspira Gazteak Sarien I. edizioa gauzatu du
AtzoInspira Gazteak Sarien Gala gauzatu zen, Kutxa Fundazioak bultzatutako sariak,Gizarte, ingurumen, hezkuntza-berrikuntza eta ezagutzaren sorkuntza eta sustapenarekin duten konpromisoagatik nabarmentzen diren lurraldeko gazteen bizi-ibilbidea aitortu nahi dutenak.
Hauek izan dira kategoria bakoitzeko sarituak:
Ezagutzaren-sustapena: MIREN IRAETA ORBEGOZO
Mirenek bokazio-elementu oso indartsuak sartu ditu biologia molekularra eta antropologia batzeko, eta, horrela, interes historiko eta antropologiko oso handia duten populazio-migrazioen azterketa genetikoak garatzeko. Ezagutza-arlo berritzailea, ezohikoa eta bere hurbilketan zintzoa, historiografia klasikoan ikusezinak izan diren pertsonez interesatzen dena, hala nola emakumeez eta haurrez, eta, aldi berean, iraganeko bizitzak ikertzeko orduan kode etikoek duten garrantzia nabarmentzen duena. Beste balio batzuk nabarmentzen dira, hala nola motibazioa, lidergoa eta etorkizunerako proiekzioa, Euskal Herrira itzultzea eta, nazioarteko ikuspegia galdu gabe, bere ezaupideak lurralde honetan inplementatzea.
Gizarte-ekimena: MALEN GARMENDIA GOMEZ
Malenek konpromisoa, inplikazioa, benetakotasuna eta lidergo horizontalerako gaitasuna transmititzen ditu. Behartsuen defentsan konprometitutako diskurtsoa du, "eragin politikoa", mobilizazio sozial kontzientea eta gizarte-aldaketa aipatzen dituenean. Hori guztia, gizarteak egin dezakeenari begirada baikorra emanez, konplizitateak eta estrategia partekatuak ehunduz. Haurtzarotik bizi izan da Irunen, gaur egun azalaren kolorearen arabera muga selektiboa duen hirian, eta Frantziatik itzularazten dituzten pertsonei arreta emateko 2018an sortu zen "Irungo Harrera Sare" herritarrean parte hartzen du. Eta 22 urterekin Europako beste muga batera, Greziako Lesbos uhartean dagoenera, joatea erabaki zuen Zaporeak GKEko koordinatzaile gisa.
Ekintzailetza: ARITZ GARTZIA SEGUROLA
Aritzek ezagutza handia du egungo gizartearen eta, bereziki, Gipuzkoako gizarte-, ekonomia- eta kultura-aldaketa handiei buruz, bai eta horiek planteatzen dituzten desafio eta erronkei buruz ere. Gainera, gizarte-ekintzailetzarekiko sentsibilitate eta inplikazio handia erakusten du. Maila profesionalean, azpimarratzekoa da bere ikuspegia eta sinesmena, hau da, enpresak sortzea, errentagarritasun ekonomikoaz haratago, ikasteko eta hazkunderako eta garapen pertsonalerako jarraibidea dela. Adierazten duen mezua oso ahaltsua da, hots, pertsonek jarduera berritzaileetan parte hartu behar dutela eta komunitatean eragin positiboak izan behar dituztela. Ekintzailetza gauzak egiteko modu gisa ulertzen du, oportunismotik ihesi, eta ekintzailetzaren ikuspegi errealista du; badaki zer zailtasun dituen, eta, hala eta guztiz ere, irmoa da bere helburuekin.
Ingurumen-ekimena: MATTIN JAUREGI ETXEBERRIA
Mattinek pentsamendu kritikoa erakusten du Gipuzkoako lurralde historikoaren arazo batean eta bere berezitasunetan ardaztuta, ekosistemen zaintzaren eta tokiko kontsumoaren garrantzia aipatuz. Bertako erleen arazoak kezkatzen du, inplikatu egiten da, bereziki axola zaio, eta gai horren aldeztaile bihurtu da. Bost urteko epean bere burua prestatzea espero du, Gipuzkoako lurraldean gertatzen ari den erle beltzaren galera lehengoratu ahal izateko. Izan ere, erleen zaintzak ez du prestakuntza arauturik, baizik eta ikaskuntza-prozesu autonomoa da, saiakuntzan eta errakuntzan oinarritua, eta, gainera, inbertsio handiak eskatzen dituena. Bere ametsetako bat lurraldean beste mota bateko ekoturismoa sortzea da, erlezaintzan eta biodibertsitatearen zaintzan oinarritua, kontzientzia sortuz eta ingurumen-hezkuntzan prestakuntza emanez. Era berean, sagardotegiekin elkarlanean, erleak eramaten ari dira sagastiak polinizatzera, haien ekoizpena eta ingurunearen polinizazioa handitzeko.
Hezkuntza-berrikuntza: NEREBA BELZUNEGUI GARATE
Belar-hockeya duela hamarkada bat kirol minoritarioa zen, eta are gehiago nesken artean, ez baitzuten “beren burua ikusten” jarduera horretan, gizarte-bizitzako beste esparru askotan bezala. Gune hau gazte horientzat aztertu da, eta bertan modu lasai eta seguruan garatu daitezen baldintzak sortu dira, hori izanik eskola honen erakargarritasunaren gakoetako bat. Hezkuntza-berrikuntza honek errealitate bat hankaz gora jartzen du. Zer da indartsuagoa, eta are gehiago nerabezaroan, miresten duzun eta hein handi batean "zuk izan nahiko zenukeen" hori astean bi egunetan zure entrenatzailea izatea baino? Ametsa eta ispilua: jolas magikoa.
Aia Kruse aktore eta aurkezleak zuzenduta, galan izan ziren, Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendaria, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Ane Insausti diputatua, eta pertsona ezagunek parte hartu zuten streaming bidez, hala nola, Cristina Iglesias, Pedro Etxenike, Javier Aizpurua edo Sara Barja-k.
Lehen edizio honetan, ospe handiko epaimahai aditu batek hamahiru finalista aukeratu ditu aurkeztutako hautagaien artean; Juanjo Álvarez izan da epaimahaiaren buru, bera erreferente bikaina da, ikasle etengabea, irakaslea, abokatua, futbolaria, idazlea eta aholkulari instituzionala.
Nerea Luisek, Konputazio Zientzietan doktoreak, itxi zuen gala egungo gai bati, Adimen Artifizialari, buruzko hitzaldi argigarriarekin; oso gogoko duen gaia izanik horren dibulgatzaile bihurtu da. Baina, gainera, gazte inspiratzaileen adibide garbia da Nerea, bere erreferenteen bideari jarraitu diolarik bera horietako bat bihurtu arte, eta beren etorkizuna zientzian, ingeniaritzan eta matematikan bilatzen duten gazte askoren inspirazio-iturri da.
Nerea Luisen diskurtsoa teknologikotik haratago joan zen, sentimenduen eta sormenaren garrantzia azpimarratuz. Eta sari hauetara aurkeztutako hautagaiak horren froga ona dira. Lehen edizio hau amaitu bezain laster hasi dira bigarren edizioan pentsatzen, sendotu eta, berriro ere Ander Aizpurua aipatuz, «...Gipuzkoako gazte konprometituak aurkitu, bistaratu eta laguntzeko tresna» bihurtzeko asmo irmo eta sendoarekin.
[Deskargatu prentsa-oharra]