Lan eskaintza | Proiektu Digitalen arduraduna

Descripcion Corta

Kutxa Fundazioan galdera berrien bitartez, ideietatik ekintzara...

Texto largo

Kutxa Fundazioan galdera berrien bitartez, ideietatik ekintzara goaz,erantzun berriak proposatuz. Begirada transdiziplinarra duen ekintza, non arteak, zientzia, teknologia eta pentsamendua ikuspegi berritzaile batekin gurutzatzen baitira, erakundearen barrurantza eta Gipuzkoako gizarterantza.

Proiektu digitaletan inbertitzea ekarriko duen erronka horri aurre egiteko, erakundeak bere taldea indartu nahi du Proiektu digitalak gidatuko dituen pertsona batekin. Bere misioa zehaztutako erabiltzailearen esperientziari erantzuteko erakundearen tresna digitalak diseinatu, ezarri eta kudeatzea izango da.

 

Horretarako, besteak beste, honako ekarpen hauek aurreikusten dira:

  • Konponbideak diseinatzea datuen arkitektura tresna digitalen bidez (CRM, ticketing, fronts web, edukien kudeatzailea, apps, email marketina, kartel digitalak, multimedia-edizioa).
  • Tresna digitalak identifikatu eta beraien arteko integrazioak diseinatzea.
  • Gauzatzen diren proiektu ezberdinen plangintza, koordinazioa (hornitzaileak) eta aurrekontu jarraipena egitea.
  • UAT probak egitea.


Zeren bila gabiltza

Tresna digital ezberdinak martxan jartzen eta kudeatzen esperientzia izatea: CRM, web edukien kudeaketa (WEB, DAM), apps, ticketing, kartel digitalak.
Esperientzia marketin digitala kudeatzeko tresnetan, Email marketing, “Social Media”, SEO eta SEM.
Fidelizazio-programak abian jartzen eta/edo kudeatzen esperientzia.
Baloratuko da gamifikazio-aplikazioak diseinatzen eta aztertzen esperientzia.
HTML, CSS, Javascript ezagutza aurreratuak.
Edukiak hainbat formatutan sortzeko ezagutzak izatea (artikuluak, bideoak, argazkiak, etab.)
Konpromisoa, lankidetzan ibiltzeko eta etengabe hobetzeko orientaziorako gaitasun nabarmenak.


Zer eskaintzen da

  • Berrikuntza eta eraldaketa digitalaren aldeko apustua egiten duen gizartearekin konprometitutako eta antolaketa-eraldaketa betean dagoen erakunde bateko kide izatea.
  • Talde dinamiko batean lan egitea, bokaziozko orientazioarekin.
  • Formakuntza eta garapen aukerak..

 

izena eman botoia eu


ArbideDorreak 940x300

Imagen Listado
Temática
Fundazioa
Fecha
Fecha Texto
2024ko otsailaren 07a