Desafio ekosozialetarako aliantzak

Descripcion Corta

Kutxa Fundazioak Desafio ekosozialetarako aliantzak programaren 3. edizioa...

Texto largo

Kutxa Fundazioak Desafio ekosozialetarako aliantzak programaren 3. edizioa jarri du abian. Helburua Gipuzkoan bidezko trantsizio ekologiko bizkortzea eta Gipuzkoan desberdintasunak murriztea da, mugikortasun berriaren testuinguruan kokatuz aurtengo honetan.

 

Desafio ekosozialetarako aliantzak

 

  • Deialdia gutxienez sektore-arteko hiru erakundez osatutako aliantzei zuzenduta dago, eta ikuspegi sistemikoa duten proiektu-sorta batean oinarritutako irtenbideak aurkeztu beharko dituzte.
  • Kutxa Fundazioak proposamenen aurrekontuaren % 80 arteraino finantzatuko du, gehienez 400.000 euroko eta gutxienez 100.000 euroko zenbatekoarekin, eta gauzatzeko epea 2 urtekoa izango da.
  • Deialdi honetako proposamenek Kutxa Fundazioak ezarritako erronkei erantzun beharko diete, mugikortasun berriaren testuinguruan kokatuz.

 

Hautagaiak bi fasetan aurkeztuko dira:

- lehendabizi -2024koapirilaren 29tik ekainaren 18ra bitartean-, atariko proposamenak aurkeztuko dira. Proposamen hauek ekainaren 19tik uztailaren 5ra bitartean ebaluatuko dira, eta bigarren fasera igaroko direnak aukeratuko dira.

-Bigarren fasean - uztailaren 15etik urriaren 1era bitartean, aldez aurretik aukeratutako hautagaien inguruko azken proposamena aurkeztuko da.

Azaroaren 1etik abenduaren 2ra bitartean azken balorazioa egingo da, eta abenduaren 2an bertan jakinaraziko da behin betiko ebazpena. Proposamenak, berriz, 2025eko urtarriletik aurrera gauzatzen hasiko dira, dagokien hitzarmena sinatu ondoren.

 

Maiatzaren 7an (saioak: 11:00-13:00 eta 18:30-20:30), interesa duten erakundeei irekitako informazio-saioa egingo da Kutxa Fundazioaren espazioan, Tabakaleran (4. solairuan).

 

Prentsa-oharra


LaguntzakAliantzan 2023 940x300

Imagen Listado
Laguntzak Aliantzak 2024
Temática
Fundazioa
Fecha
Imagen Detalle
Laguntzak Aliantzak 2024
Fecha Texto
2024ko apirilaren 30a