Lan-eskaintza | Inbertsioak – Analista (teknikaria)

Descripcion Corta

Kutxa Fundazioan gure lurraldearekin eta haren eraldaketa ekosozialarekin...

Texto largo

Kutxa Fundazioan gure lurraldearekin eta haren eraldaketa ekosozialarekin konprometituta gaude. Ekonomiaren eta eraginaren ikuspegitik, Gipuzkoaren gizarte-aurrerapenera bideratutako garapen ekonomiko jasangarriari lagundu nahi diogu, eta, era berean, erakundearen jardueren eraginkortasuna eta jasangarritasuna erraztuko dituen eredu ekonomiko-finantzarioa sustatu behar dugu.

Erronka horri aurre egiteko, erakundeak taldea indartu nahi du pertsona bat inbertsioen eremuan sartuz. Pertsona horren zeregina izango da enpresen, industriaren eta sektore ekonomikoen portaera aztertzea, inbertsio-aukerak identifikatzeko.

 

Horretarako, besteak beste, ekarpen hauek aurreikusten dira:

  • Inbertsio-aukera berriak aztertzeko eta baloratzeko laguntza. Negozio-, merkatu-, finantza-, pertsona-, inpaktu- planen eta abarren azterketa erabakiak hartzen laguntzeko.
  • Barne proposamenen kudeaketan eta inbertsio proposamenen dokumentazioan laguntzea, inbertsio batzordeak eta Patronatuak baloratu eta onesteko.
  • Aurkezpenak eta informazio-fluxuak prestatzea interes talde desberdinentzat.
  • Egindako inbertsioen gaineko reporting-a eta aldizkako jarraipena.


Zer bilatzen dugun

Ekonomiako/Enpresen Administrazioko lizentzia/gradua edo antzekoa. 
2-3 urteko esperientzia inbertsio-funtsean, kudeaketan, datu-ateratzean, informazio-analisian, reporting-ean eta finantza-plangintzan. 
M&A eta Finantza Korporatiboen prozesuen oinarri sendoak. 
Corporate Finance edo transakzioetan esperientzia izatea. 
Euskaraz elebiduna eta ingeles-maila altua. 
Arriskuen analisiari eta sektoreari buruzko ezagutzak. 
Antolatzeko gaitasunak, analisia eta sintesia, orientazio zehatza, autonomia eta egokitze-malgutasuna.


Zer eskaintzen dugu

  • Berrikuntzari eta eraldaketa digitalari begira, erakunde sendo eta gizartearekin konprometitu baten parte izatea.
  • Talde dinamiko eta bokazional batean lan egitea.
  • Prestakuntza eta garapen aukerak.

 

CV bidali behar da honako helbidera: antolakuntza@kutxa.eus


ArbideDorreak 940x300

Imagen Listado
Temática
Fundazioa
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2024ko maiatzaren 17a