Kutxa Banku Fundazioak Manuel Beraza jauna presidente izendatu du eta Guillermo Echenique jauna presidenteorde
Manuel Beraza jauna Kutxa Banku Fundazioaren presidente izendatu dute Fundazioaren Patronatuak ostiralean, ekainak 24, Donostian egindako bileran hartutako erabaki bidez.
Banku Fundazioa 2014. urtearen amaieran eratu zen eta harrezkero Xabier Iturbe jauna izan da Fundazioaren presidentea; orain, ordea, Manuel Beraza jaunak hartuko du kargu hori. Garai hartan, hain zuzen ere, Manuel Beraza Xabier Iturberen ordezko izendatu zuten. Xabier Iturbe jauna 2008. urtetik 214. urtearen amaiera bitarte, Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren eta Donostia Kutxaren presidente izan zen.
Presidente berria Orkliren zuzendari nagusia izan zen, baita MCCren presidenteordea ere, eta, gaur egun, Gureak taldeko aholkularia da.
Bestalde, Guillermo Ibargoyen jauna sartu da Patronatuan Gipuzkoako Foru Aldundia ordezkatuz, Donostiako Udala bezalaxe Foru Aldundia ere karguagatiko patronoa baita. Guillermo Ibargoyen jauna industria-ingeniaria da eta ibilbide luzea egin du aholkulari delegatu-lanetan hainbat enpresatan.
Patronatuak, halaber, presidenteorde izendatu du Guillermo Echenique jauna eta José Miguel Martín Herreraren kargua hartu du. Gainera, Natalia García de Albizu andrea idazkari izendatu du, Rosa Leal andrearen ordezkoa izanik, jubilatzeko unea iritsi baitzaio, eta Emma Azpiroz Andrea idazkariorde.
Halaber, Patronatuak erabaki du Xabier Iturbe jauna ohorezko patrono izendatzea; hitza izango du baina botorik ez.
Patronatuaren osaera berri hori Banku Fundazioaren mendeko diren fundazioetara, hau da, Kutxa Fundaziora eta Onkologikoa Fundaziora eramango da.