Kutxa Fundazioa igandean Bergarako Kilometroak jaialdian

Descripcion Corta
Kilometroak ikastolen eta euskararen festa handiak urteko hitzordua du...
Texto largo

Kilometroak ikastolen eta euskararen festa handiak urteko hitzordua du datorren igandean Bergaran “Demasa” goiburupean, benetako asmo-aitorpena. Kilometroak-en 40. edizio honek, 1977az geroztik etengabe ospatzen denak, jarduera eta ikuskizun ugariko programa eskaintzen du; horietan era aktiboan parte hartuko du Kutxa Fundazioak eta bere guneak izango ditu hainbat agertokitan, proposamen solidario, gazteen aisialdi aktibo, ingurumen eta iraunkortasun, eta musikaren inguruan.

Hemen dituuze Kutxa Fundazioko arlo desberdinak egingo dituzten ekintzak:

  • #izanezberdin

>>Burun Danga taldearen kontzertua: Espoloia gunea // 12:00-13:00

>> Axi Muniain: Carver emanaldia: Matxiategi gunea // 11:00-12:00

  • Gipuzkoa Solidarioa

Programa HEMEN

  • Kutxa Kultur

Musika kontzertuak Espoloia gunean // 10:00
>> Oso Fan
>> Iker Lauroba
>> Perlak
>> Eraul

  • Kutxa Ekogunea

Programa HEMEN

Imagen Listado
Temática
Fundazioa
Fecha
Fecha Texto
2016ko irailaren 28a