Argazkigintzaren historia Azpeitiko Kultura Etxean

Descripcion Corta
Kolodion bustiko plaketan egindako “The Big Wave Riders of Hawaii”...
Texto largo

Kolodion bustiko plaketan egindako “The Big Wave Riders of Hawaii” argazkien erakusketa joan zen astean ireki zen Kutxa Kultur Plazan, Tabakaleran, eta harritu eta txunditu egin ditu ikusleak, besteak beste Oliver Stone zinema-zuzendaria, argazkien egilea, Bernard Testemale, zoriondu zuelarik. Honek joan zen asteazkenean doako tailerra eskaini zuen Irunen argazkigintzaren historiaz, eta bihar, ostirala, 18:00etatik 20:00etara bitartean, lantegia errepikatuko du Azpeitiko Kultura Etxean.

Tailer honetan parte-hartzaileek argazkigintzaren historiaren aurkezpena ezagutuko dute, eta jatorriak eta kolodion plaka bustien argazki-prozesua, Bernard Testemale argazkilariak berak aurkeztuta. Bere presentziari esker, “The Big Wave Riders of Hawaii” liburu izenkidearen garapenaren historia zuei hurbiltzeko aukera izango dugu.

Bereziki gazteenei zuzendutako tailerra da, Kutxa Fundazioaren #izanezberdin programak eta Quiksilver-ek antolatua.

Ostirala, irailak 30 // 18:00 < 20:00
Tokia: Kultur Etxea, Azpeitia
Doakoa da, baina aurrez izena eman behar da. Postu mugatuak.
Izen emateak HEMEN

ExpoPlaza QuikSilverp


Imagen Listado
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2016ko irailaren 28a