Aritz Aranburu surflariaren master class bat

Descripcion Corta
“The big wave riders of Hawaii” argazki-erakusketa, #izanezberdin...
Texto largo

“The big wave riders of Hawaii” argazki-erakusketa, #izanezberdin programaren eta Quiksilver-en elkarlanaren emaitza, arrakastatsua ari da izaten Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan, eta jarduera-programa estua dago prestatuta datozen egunotarako. Jarduera horiek datorren larunbatean hasiko dira goizez, 10:00etatik 11:30era, Aritz Aranburu surflariak emango duen master class-arekin, eta surfaren balioak bizitzeko duen modua partekatuko du bertaratzen direnekin. Doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da.

Gure munduko, surfaren mundokoa, alegia, baloreak eta kultura ulertu eta gozatzeko etxeko gazteenei zuzendutako tailerra.

Surfaren Master Klasa Aritz Aranbururekin, Quiksilver eta Kutxa Fundazioko #izanezberdin programaren eskutik.

Larunbatean, urriak 8 // 10:00<11:30a
Lekua: Kutxa Kultur (4ª planta Tabakalera)
Doan, baina beharrezkoa izena ematea. Plaza mugatuak.
Izen emateakHEMEN

Aritz, surflari profesionala, bere grina txikienekin partekatzea gustatzen zaion, atleta profesionala izan daitekeenaren adibidea dugu.

Imagen Listado
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2016ko irailaren 29a