Kutxa Fundazioak Moda-Lehiaketaren proiektu irabazleak jakinarazi ditu

Bloques
Texto

Kutxa Fundazioak Cristóbal Balenciaga Museoan desfilatzeko aukera eskainiko die Gipuzkoako hiru proiekturi, moda-lehiaketa baten eskutik.

Horrela, tokiko moda-sorkuntzak ikusaraztea eta Gipuzkoako talentua erreferentziazko agertoki batean, Cristóbal Balenciaga Museoan, erakustea eta bultzatzea da Kutxa Fundazioaren asmoa. Eta Sorlekua bere programaren eskutik egiten du; programa hori kultura- eta sormen-eragileak indartzeko diseinatuta dago, eta haren helburua da sektoreko proiektu bideragarri, jasangarri eta berritzaileak bultzatzea.

10 urte baino gutxiago daramatzate moda diseinatzen eta, egiten eta/edo merkaturatzen Gipuzkoako 17 diseinatzailek hartu dute parte lehiaketan. 17 proposamen horietatik 6 aukeratu ziren lehen fase batean, eta horietatik 3 izan dira lehiaketa honetako irabazleak.

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Miren Vives, Cristobal Balenciaga Museoko zuzendaria; Tytti Thusberg, moda jasangarriaren diseinatzailea eta Slow Bag-en sortzailea; Ana Corzo, AEGko moda eta patronaje saileko arduraduna; eta Charo Álvarez eta Rocío Sánchez, Bilbao International Art And Fashion BIAAFekoak.

Jasangarritasuna, kontzeptua, diseinua, joste-lana, orijinaltasuna eta eszenaratzea izango dira epaimahaiak proposamenak hautatzeko kontuan hartu dituen irizpideak.

Cristóbal Balenciaga Museoko SSMFren barruan urriaren 24an egingo den desfilerako aukeratutako 3 proposamen hauek izan dira: LA SINFONÍA Olha Liubushkinarena, DAROA Bekoop-arena (Lurgi Zalakain Urkola, Amets Zalakain Urkola, Krysia Jojo Howard) eta NATURAREN EHUNDURAK Neelarena (Carla Sanz):

 

LA SINFONÍA

Olha Liubushkina 

Ukrainar diseinatzaile honek unibertsitateko ikasketak amaitu zituen emakumezkoen arropa modelatzen, eta 8 urte daramatza diseinuaren arloan trebatzen. Emakumeentzako negozio arropa bildumak sortu ditu, baita alkandora eta blusa zurien lerro propioa ere.

 

 

 

DAROA

BeKoop (Lurgi Zalakain Urkola, Amets Zalakain Urkola, Krysia Jojo Howard) 

Diziplina anitzeko hiru emakumek 2022an sortutako kooperatiba da. Ekoizpen-eredu lineal bat sortu dute, zirkulazioan jarri ahal izateko uste osoarekin, hondakinak baliabide bihurtuz eta planeta arriskuan jarri gabe sormena loratzea ahalbidetuz. BeKoopek, horrela, bigarren bizitza bat ematen die hondakintzat hartzen diren materialei, modako osagarriak sortuz.

 

 

NATURAREN EHUNDURAK

Neela (Carla Sanz)

Neela naturarekin eta itsasoarekin lotura sakona duen marka femenino atenporala da, markaren ehunen eta materialen bidez konektatzen duena. Oinarri minimalista du, eta gainerakoen artean nabarmentzeko moduko ukitu artistikoa.

 

Título
Sorlekua. Moda Lehiaketa
Enlace
Descripcion Corta

LA SINFONÍA Olha Liubushkinarena, DAROA Bekoop-arena eta NATURAREN EHUNDURAK Neelarena izan dira aukeratutako proposamenak.

Imagen Listado
Sorlekua Concurso Moda
Temática
Kultura
Fecha
Sidebar
Relacionadas Automáticas
  • 6963
  • Bihotz Berdeak 2024/25, parte-hartzaileak hautatzeko izena emateko epea zabalik
  • Naturarekiko zaletasuna duten eta beren esperientziak partekatu nahi dituzten gazteak bilatzen ari gara

  • 2024ko abuztuaren 20a
  • Ingurugiroa
  • /eu/berriak/bihotz-berdeak-202425-parte-hartzaileak-hautatzeko-izena-emateko-epea-zabalik
  • 6921
  • 'Saul Leiter. Amaitu gabeko mundua', erakusketa berria Artegunean
  • Amaitu gabeko mundua izenburuarekin erakusketa uztailaren 19tik azaroaren 10era arte dago ikusgai

  • 2024ko uztailaren 18a
  • Saul Leiter
  • Erakusketa
  • /eu/berriak/saul-leiter-amaitu-gabeko-mundua-erakusketa-berria-artegunean
  • 6893
  • Kutxa Fundazioak Moda-Lehiaketaren proiektu irabazleak jakinarazi ditu
  • LA SINFONÍA Olha Liubushkinarena, DAROA Bekoop-arena eta NATURAREN EHUNDURAK Neelarena izan dira aukeratutako proposamenak.

  • 2024ko uztailaren 09a
  • Sorlekua Concurso Moda
  • Kultura
  • /eu/berriak/kutxa-fundazioak-moda-lehiaketaren-proiektu-irabazleak-jakinarazi-ditu
  • 6887
  • 3.000 gipuzkoar batu dira Hitzetatik Ekintzetara ekimenaren 2. ediziora
  • TOPA Jaialdiak itxiera polita eman zion edizio honi larunbatean Tolosan, Kalean Bizi, Educando la emoción eta Chroma Estudioa elkarteek antolatuta…

  • 2024ko uztailaren 05a
  • 240629_TOPA
  • Ingurugiroa
  • /eu/berriak/3000-gipuzkoar-batu-dira-hitzetatik-ekintzetara-ekimenaren-2-ediziora
  • 6885
  • Kutxa Fundazioko Baso-eskola sarea handituz doa
  • Hala ikusi zen Nauturan Hezi IV.Topaketetan.

  • 2024ko uztailaren 01a
  • 240627_Naturan-Hezi
  • Zientzia eta hezkuntza, Ingurugiroa
  • /eu/berriak/kutxa-fundazioko-baso-eskola-sarea-handituz-doa
Fecha Texto
2024ko uztailaren 09a