'Saul Leiter. Amaitu gabeko mundua', erakusketa berria Artegunean
Saul Leiterren paisaia poetikoak irudiz bete du Kutxa Fundazioaren Artegunea aretoa. Amaitu gabeko mundua izenburuarekin gaur aurkeztu den erakusketa Ameriketako koloretako argazkilaritzaren aitzindaritzat hartzen denari eskainia da.
Saul Leiter (Pittsburgh, 1923 – Nueva York, 2013) poeta bisuala da, baina ez une erabakigarriena, baizik eta une sarkorrena. Lan heterogeneoa, sailkaezina eta dentsitate handikoa osatu du, nola argazkilaritzan, hala pinturan.
Erakusketaren komisarioa Anne Morin. diChroma phtography izan da, eta jatorrizko –gehienak zuri-beltzean– eta koloretako 200 argazki baino gehiago aurkeztuko ditu, berrogei margolan inguru, koloretako argazkien proiekzio bat, dokumentuak, aldizkariak, koadernoak eta Saul Leiterren beraren hainbat kamera.
Erakusketaren egitura mugarik gabeko paisaia baten modura eratu da, eta Saul Leiterrek margolari gisa duen keinua erakusten du, zeina mintzatzen baita hedadurari buruz, mugarik gabeko, hodeiertzik gabeko, gune bati buruz. Leiterren mundua zabaldu, tolestu, hedatu egiten da. Linealtasun hori denborazko uzkurdura batek eteten du, zeina sortua baita muntaia txikiez, argazkiaren denborakotasunari, aurkitutako irudiaren une erabakigarriari, dagozkien «bat-bateko» antolaerez. Denboraren zabaltze hori izango da erakusketan barrena bisitariei lagundu eta gidatuko dien hari eroalea, harik eta erakusketaren erdigunera iritsi arte, Leiterren logelara iritsi arte, hain zuzen; han sortu zuen In My Room [Nire gelan] izenburuko saila.
In my Room lana da Saul Leiterren lanaren bihotza eta erakusketaren erdigunea. Horixe da Leiterrek izenburua jarri zion sail bakarra, eta horixe da, halaber, haren obra eskergaren puntu neuralgiko bakarra, pultsio bakarra, espazio-denborazko uzkurdura bakarra. Leku nagusi bat da, askatasunaren leku sekretua; osotara berea duen askatasun mugagabea. Zuri-beltzeko argazkiak dira guztiak, kolorekorik ez dago batere. Argazki horietara itzuliko zen Leiter berriz ere, kolore eta hondo leunez margotu, estali eta argazki haietako aurpegi eta gorputzak ezabatzeko. Oso formatu txikian, 40 lan ezagutuko ditugu.
Erakusketa honetan, bestalde, In No Great Hurry: 13 Lessons in Life with Saul Leiter filmaren pasarte bat sartu da. Sam Leiterren estudioko intimitatean filmatu zen, 2010 eta 2011 bitartean. Dokumental horretan argazkilariaren erretratu intimoa agertzen da, zeinak egiten baitu bere bizitzaren balantzea New Yorkeko 10. Kaleko apartamentuan. Horren bitartez, pertsonaiaren ehundura ezagutzeko aukera izango dugu, eta obraren atzean dagoen irudia ulertu. Filma Tabakalerako zinema-aretoan ikusi ahalko da osorik, programa publikoaren barruan.
Erakusketa gaur aurkeztu da, Ane Abalde Kutxa Fundazioko Arte eta Ondareko zuzendaria eta Anne Morin (diChroma photography) komisarioaren eskutik.
Amaitu gabeko mundua izenburuarekin erakusketa uztailaren 19tik azaroaren 10era arte dago ikusgai
- 6963
- Bihotz Berdeak 2024/25, parte-hartzaileak hautatzeko izena emateko epea zabalik
-
Naturarekiko zaletasuna duten eta beren esperientziak partekatu nahi dituzten gazteak bilatzen ari gara
- 2024ko abuztuaren 20a
- Ingurugiroa
- /eu/berriak/bihotz-berdeak-202425-parte-hartzaileak-hautatzeko-izena-emateko-epea-zabalik
- 6921
- 'Saul Leiter. Amaitu gabeko mundua', erakusketa berria Artegunean
-
Amaitu gabeko mundua izenburuarekin erakusketa uztailaren 19tik azaroaren 10era arte dago ikusgai
- 2024ko uztailaren 18a
- Erakusketa
- /eu/berriak/saul-leiter-amaitu-gabeko-mundua-erakusketa-berria-artegunean
- 6893
- Kutxa Fundazioak Moda-Lehiaketaren proiektu irabazleak jakinarazi ditu
-
LA SINFONÍA Olha Liubushkinarena, DAROA Bekoop-arena eta NATURAREN EHUNDURAK Neelarena izan dira aukeratutako proposamenak.
- 2024ko uztailaren 09a
- Kultura
- /eu/berriak/kutxa-fundazioak-moda-lehiaketaren-proiektu-irabazleak-jakinarazi-ditu
- 6887
- 3.000 gipuzkoar batu dira Hitzetatik Ekintzetara ekimenaren 2. ediziora
-
TOPA Jaialdiak itxiera polita eman zion edizio honi larunbatean Tolosan, Kalean Bizi, Educando la emoción eta Chroma Estudioa elkarteek antolatuta…
- 2024ko uztailaren 05a
- Ingurugiroa
- /eu/berriak/3000-gipuzkoar-batu-dira-hitzetatik-ekintzetara-ekimenaren-2-ediziora
- 6885
- Kutxa Fundazioko Baso-eskola sarea handituz doa
-
Hala ikusi zen Nauturan Hezi IV.Topaketetan.
- 2024ko uztailaren 01a
- Zientzia eta hezkuntza, Ingurugiroa
- /eu/berriak/kutxa-fundazioko-baso-eskola-sarea-handituz-doa