Bihotz Berdeak
Bihotz Berdeak 12 eta 15 urte bitarteko gazte naturalistei zuzendutako programa da eta gazte hauek duten zaletasunari aukera berriak ireki nahi dizkio. Natura aztertzeko diziplinak landuko dituzte, hala nola: herpetologia, ornitologia, biziraupena, espeleologia, edafologia eta entomologia, ilustrazio zientifikoa eta etnografia.
Adituen eskutik eta hainbat Gipuzkoako naturgunetan murgilduta, igandeetako 13 saio edo irteeratan, ezagutzarako leiho berriak irekiko ditugu eta eko-aktibismoa bultzatuko dugu ere bai. Horretaz gain, programa honek aukera emango die lagun berriak egin eta pasioak partekatzeko!
2020an hasi ginen lanean. Kutxa Fundazioak sustatua, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera kudeatuta, hainbat elkarte ere dugu bidelagun hala nola Real Sociedad Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ihobe, Geoparkea, Neiker eta beste elkarte eko-aktibista batzuk; sare bat sortu dugu, talentu naturalista eta STEAM bokazioak ekoalfabetizatzeko, naturan gozamena errazteko eta horiek babesteko kontzientzia sortzeko.
2024an Eusko Jaurlaritzaren lehen STEAM saria lortu du programa honek, Erakunde sozioekonomikoek sustatutako STEAM hezkuntza-ekimenaren barnean.
2024/25eko programa
- Urriak 27: Geologia- Txema Hernandez.
- Azaroak 23-24: Asteburua naturan- Jexux Tapia eta Virginia Garcia (Elosu-Gipuzkoa).
- Abenduak 15: Ilustrazio zientifikoa- Maddi Astigarraga.
- Urtarrilak 26: Etnografia- Maite Errarte eta Suberri Matelo.
- Otsailak 16: Espeleologia- Jexux Tapia eta Asier Izagirre.
- Martxoak 23: Ornitologia- Olatz Aizpurua eta Maite Laso.
- Apirilak 6: Herpetologia- Ion Garin eta Iñaki Romero.
- Maiatzak 25: Entomologia
- beste data batzuk zehazteke
Bihotz berdeak aisialdi- eta prestakuntza-programa bat da, natura maite duten 12 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzendua.