Darío Urzay. Frakzio batean [Itzulgarria]

Bloques
Título
Erakusketak, Mikel Onandia komisario duela, Darío Urzayk 1997tik 2023ra bitartean egindako 50 obra baino gehiago aurkezten ditu, lau areto handitan banatuta.
Texto

Erakusketa-diskurtsoa 6 atal edo sailetan egituratuta dago: Fotografikoa denetik abiatuta, Camerastrokeak, Sedimentu urtuak, Airetiko irudiak, Erretinako topografiak eta Denbora hedatu bat.

Deskargatu hemen eraskusketa-gida.

 

Fotografikoa denetik abiatuta

Ikusizkoaren zurrunbilo betean murgilduta gauden honetan, erreala dena eta haren irudia elkarri gainjartzen zaizkion honetan, Darío Urzayk bere burua pinturan kokatzeko modu bat aurkitzen du analogikoan, argazki-negatiboan —kamerak hartutako argi-erregistro horretan, zeinak, positibatu gabe, ezkutuko errealitate bat zaintzen baitu—; bikoiztasunaz, niaren zatiketaz eta artearen zentzuaz —eta hedaduraz, giza existentziaren zentzuaz ere bai— hausnartzeko aukera ematen dion erdibitze edo zatibitze moduko bat, alegia.

 

Darío Urzay. Frakzio batean [Itzulgarria]

 

Camerastrokeak

1991n, Urzayk hainbat argazki egin zituen Burgosko katedralaren barruan. Ekintza performatibo batean, kamera eskuan, ausazko mugimendu adierazkorrak egin zituen airean, pintzelkada birtualak emanez bezala, espiritualtasunez beteriko argitasun hura hartu nahirik. Camerastroke izenez bataiatuak, irudiok hainbat lan garrantzitsuren ernamuina izan ziren hurrengo urteetan.

El ausente (blind spot-un cuerpo expandido) (1996-1997) izeneko obran, goratzea, igotzea iradokitzen duen giro poetiko bat sortzen du. Lan honetan, argazkia, presentziaren eta absentziaren ikur aldi berean, irudirik gabeko irudikapen bihurtzen da, desagerpenaz mintzo zaigun eite bat. Odol-gorri koloreko putzu handia, materia piktorikoz osatua eta poliki lebitatzen hasia, da horren berrespena.

Urzayk Iberdrola Dorreko Pasaje nocturno I eta Pasaje nocturno II obrak egiteko (2011) baliatu zituen Camerastrokeak beste lan batzuen oinarri izan ziren aurrerago. Horietako bat dugu Curfew (2020): marrazki tankerako irudi txikiz osatutako argazki sail bat, eskala eta izaera intimo eta etxeko bati erantzuten diona.

 

Darío Urzay. Frakzio batean [Itzulgarria]

 

Sedimentu urtuak

Darío Urzayk sedimentuarekiko eta haren urtzearekiko duen interesa materiaren solidotze- eta likidotze-prozesuetan zertzen da. Harrizko moldeen bidez egindako buztin izoztuko gorputzak hartu, eta euskarri batean uzten ditu, giro-tenperaturan, egoera likidora iritsi arte (artistak ehunka argazkiren bidez erregistratzen du desizozte hori). Gorputz horiek, gero, hainbat obraren oinarri dira: Memorizando estratos (2009) da horietako bat, non hainbat lekutan bildutako arrokak pinturazko orban batean diluitzen baitira.                                                              

Bestalde, Frost Frames (Loop) (2016) lanean, Urzayk hausnarketa egiten du pinturaren beraren eraikuntzaren eta deseraikuntzaren inguruan, Lego piezak urtuz.Mugimenduan dauden deskonposizio-irudi horiek ez bezala, A Negative View-Observator Virtual (Positivado) (2023) obrak —A Negative View-Observator Virtual (2002) obraren erdietako baten irudi negatibotik sortua (erakusketa honetako beste areto batean ikusgai)— irudi izoztu gisa funtzionatzen du.

 

Darío Urzay. Frakzio batean [Itzulgarria]

 

Airetiko irudiak

2005ean, Darío Urzay abioneta-hegaldiak egiten hasi zen, airetiko argazkiak egiteko. Argazki horiek dira, esplizituki edo inplizituki, haren ondoko urteetako pinturaren oinarria. Ikuspegi zenitalaren bidez —XVIII. mendea baino lehenagoko, hau da, lehen globo-hegaldiak bano lehenagoko pintoreek ezagutu ez zuten ikuspuntu bat delako interesatzen zaio—, goitik beherako perspektiba gehitu zion Erdi Aroan (Barrokoan batez ere) hain ugari irudikatu ziren Igokunde eszenetako behetik gorako perspektibari.

 Airetiko ikuspegien artean, Sajazarran (Errioxa) egindakoak nabarmentzen dira. Lurrak, mendiak, basoak, bidexkak eta belardiak izaera piktorikoko eremu bihurtzen dira. Urzayk erakusketa-aretoko paretetan instalatu ditu argazkiok, egiazko mapa geografiko batekin bat eginaraziz. Era horretan, argazkiok irudikatutakoaren kokapen zehatzaren aurrean jartzen dute ikuslea, eta zeru-perspektiba bat sortzen da, erakusketa osoa hartzen duena.

Camerastrokeak espazioko gorputz-keinuak badira, irudi hauek keinu izoztuak dira, espaziotik 200 km/h-ko abiaduran desgorpuztuak.

 

Sedimentu urtuak  Darío Urzayk sedimentuarekiko eta haren urtzearekiko duen interesa materiaren solidotze- eta likidotze-prozesuetan zertzen da. Harrizko moldeen bidez egindako buztin izoztuko gorputzak hartu, eta euskarri batean uzten ditu, giro-tenperaturan, egoera likidora iritsi arte (artistak ehunka argazkiren bidez erregistratzen du desizozte hori). Gorputz horiek, gero, hainbat obraren oinarri dira: Memorizando estratos (2009) da horietako bat, non hainbat lekutan bildutako arrokak pinturazko orban batean diluitzen baitira.                                                                Bestalde, Frost Frames (Loop) (2016) lanean, Urzayk hausnarketa egiten du pinturaren beraren eraikuntzaren eta deseraikuntzaren inguruan, Lego piezak urtuz.Mugimenduan dauden deskonposizio-irudi horiek ez bezala, A Negative View-Observator Virtual (Positivado) (2023) obrak —A Negative View-Observator Virtual (2002) obraren erdietako baten irudi negatibotik sortua (erakusketa honetako beste areto batean ikusgai)— irudi izoztu gisa funtzionatzen du. 

Erretinako topografiak

2000 urtetik aurrera, modu sistematikoan, Urzay aurreko urteetan egindako aurkikuntzak erabiltzen hasi zen bere lanetan: argazki-negatiboak, erretxina, urtze teknika (birtuala zein erreala). A Negative View-Observator Virtual (2002) izeneko obra bi irudi indartsuz osatuta dago, itxuraren eta esentziaren arteko sinbiosi moduko batean. Mirador distante (tan cerca) (2007) obrak, berriz, Legardako muinoaren (Gasteiz) airetiko argazki bat du euskarri, gero materia zeharrargiz estalia.                          

Bere azken produkzioan, Urzayk alde batera utzi du erretxina —itxura aseptikoa eta distiratsua ematen zion lanari—, atzera pinturaren fisikotasuna berreskuratzeko. Reversible serieko lanak denboran atzeratutako ekintzen, amets lurruntsuen eszenategi gisa aurkezten dira, artistak airetiko irudien negatiboetatik, ke-arrastoetatik eta mihisearen lautasunean biziberritzen den materiaren urtzetik abiatuta sortuak.

 

Sedimentu urtuak  Darío Urzayk sedimentuarekiko eta haren urtzearekiko duen interesa materiaren solidotze- eta likidotze-prozesuetan zertzen da. Harrizko moldeen bidez egindako buztin izoztuko gorputzak hartu, eta euskarri batean uzten ditu, giro-tenperaturan, egoera likidora iritsi arte (artistak ehunka argazkiren bidez erregistratzen du desizozte hori). Gorputz horiek, gero, hainbat obraren oinarri dira: Memorizando estratos (2009) da horietako bat, non hainbat lekutan bildutako arrokak pinturazko orban batean diluitzen baitira.                                                                Bestalde, Frost Frames (Loop) (2016) lanean, Urzayk hausnarketa egiten du pinturaren beraren eraikuntzaren eta deseraikuntzaren inguruan, Lego piezak urtuz.Mugimenduan dauden deskonposizio-irudi horiek ez bezala, A Negative View-Observator Virtual (Positivado) (2023) obrak —A Negative View-Observator Virtual (2002) obraren erdietako baten irudi negatibotik sortua (erakusketa honetako beste areto batean ikusgai)— irudi izoztu gisa funtzionatzen du.

 

Denbora hedatu bat

Keinu-trazu leun eta konstruktiboen eta sugar baten aztarna diren kedar beltzen konbinazioak halako gozotasun bat transmititzen du, gizakiaren hauskortasunaren oroigarri gisa funtzionatzen duena. Pinturaren esentziara itzultzearen emaitza diren aldetik, Darío Urzayren azken lanek erreferentea zalantzan jartzen duten negatibo gisa funtzionatzen dute, erreferente hori etorkizun zalantzagarri batean kokatuta: bada oihartzun espektralen anbiguotasun bat bere ukimen-tasunaren alde ebazten dena; eta haren positibatuak ez du kontrario zehatz gisa funtzionatzen, denbora hedatzeko nahi bati erantzuten dion errealitate bat, ezin argituzkoa, sortzeko saiakera gisa baizik.

Urzayk lanean jarraitzen du, han-hemen egindako aireko argazkien bere artxibo zabalarekin, negatiboen konposizioak sortuz. Obra horiek (Reversible (imágenes aéreas), 2023), kontaktu-orriak bailiran, aurretiko lanen aipamen gisa funtzionatzen dute, eta irudi iradokitzaileak eskaintzen dituzte, geografia ez-lurtarrak, gorrixkak eta hareatsuak (geologiak lehentasuna duen paisaia martetarrak edo etorkizuneko ez-lekuak) gogora ekartzen dituztenak.

 

Sedimentu urtuak  Darío Urzayk sedimentuarekiko eta haren urtzearekiko duen interesa materiaren solidotze- eta likidotze-prozesuetan zertzen da. Harrizko moldeen bidez egindako buztin izoztuko gorputzak hartu, eta euskarri batean uzten ditu, giro-tenperaturan, egoera likidora iritsi arte (artistak ehunka argazkiren bidez erregistratzen du desizozte hori). Gorputz horiek, gero, hainbat obraren oinarri dira: Memorizando estratos (2009) da horietako bat, non hainbat lekutan bildutako arrokak pinturazko orban batean diluitzen baitira.                                                                Bestalde, Frost Frames (Loop) (2016) lanean, Urzayk hausnarketa egiten du pinturaren beraren eraikuntzaren eta deseraikuntzaren inguruan, Lego piezak urtuz.Mugimenduan dauden deskonposizio-irudi horiek ez bezala, A Negative View-Observator Virtual (Positivado) (2023) obrak —A Negative View-Observator Virtual (2002) obraren erdietako baten irudi negatibotik sortua (erakusketa honetako beste areto batean ikusgai)— irudi izoztu gisa funtzionatzen du.

 

Antetítulo
Komisarioa: Mikel Onandia
Lista Items Slider
Autor
Darío Urzay
Lista Items
Título
Katalogoa
Descripción

Hizkuntzak: Euskaraz, gastelaniaz eta ingelesez

Testuak: Mikel Onandia, José Jiménez

ISBN: 978-84-7173-617-8

Salneurria: 40€

Katalogoa Maite Zabaletak diseinatu du eta kolorez inprimatuta dago Gráficas Michelenan. Mikel Onandia (komisarioa) eta José Jiménezen bi testu original eskaintzen ditu, eta Darío Urzayren obrara hurbiltzeko aukera ematen dute, ez bakarrik erakusketa honetatik, baizik eta orokorrean. 

Erakusketako hainbat lanen argazkiak erantsi dira.

Gure produktuetakoren bat eskuratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 943 251939 telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez:  kubo@kutxa.eus
 

 

Multimedia
DARÍO URZAY
Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Jar zaitez gurekin harremanetan edozein informazio zabaltzeko edo edozein zalantza argitzeko. Hona ere dei gaitzakezu: 943 55 20 20
Título
Lotutako proiektua
Campo Información
field_agrupaciones_padre
Título
Kubo aretoa Kursaal-ean
Subtitulo
Kursaal eraikin berezian kokatutako gune bat
Antetítulo
Guneak
Enlace 2
Cabecera
Lista Items Slider
Título
Darío Urzay. Frakzio batean [Itzulgarria]
Antetítulo
Erakusketa
Multimedia
DARÍO URZAY
Título
Darío Urzay. Frakzio batean [Itzulgarria]
Peso
0
Imagen Listado
Etiqueta
Erakusketak
Tipo agrupación
Erakusketa
Fecha
Inicio
Fin
Idiomas
Temática
Artea
Línea Actuación
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2023,2024
Fecha
2023ko azaroaren 10a - 2024ko martxoaren 31a
Lugar
Fecha Formato II
2023ko azaroaren 10tik ostirala, 2024ko martxoaren 31ra igandea