Desafio ekosozialetarako aliantzak 2024
Kutxa Fundazioak, irtenbide eraldatzaileen bultzatzaile eta bideratzaile den heinean, erronka ekosozialen aurrean berrikuntza soziala sustatzeko helburuarekin laguntza-deialdi hau aurkeztu du. Hirugarren deialdi honetan, fundazioak Gipuzkoan bidezko trantsizio ekologikoa bizkortzeko, desberdintasunak murrizteko eta lurralde-kohesioa hobetzen laguntzeko irtenbideak bultzatuko ditu.
Irtenbide horiek proiektu eraldatzaileak ezartzen dituzten erakundeen arteko aliantzek garatuko dituzte, 2030 agendaren erronkekin bat etorriz: mugikortasun berriaren testuinguruan biodibertsitatea berreskuratu, kontsumo eta ohitura jasangarriak sustatu, eta desberdintasunak murriztu.
Laguntza-programa hori, Kutxa Fundazioaren Plan Estrategikoan kokatzen dena, zeinak helburu nagusia Gipuzkoa ikasiago, sortzaileago, bidezkoago eta jasangarriago bati laguntzeko, gaitasun kritikoa eta konpromiso kolektiboa zabaltzeko erantzunak sustatu eta babestea duen.
Deskargatu informacio-dokumentua
Gipuzkoan ezberdintasunak murriztu eta bidezko trantsizio ekologikoa bizkortu.
Gipuzkoan eragin-gaitasuna duten gizarte-berrikuntzako irtenbideak, eragile anitzeko aliantzek gauzatuak, bultzatzea.
Eredu eta irtenbide eraldatzaileen eskalagarritasuna eta hedapena sustatzea, ikuspegi sistemikoa duten proiektu-sorta gisa.
2024rako desafioak
Azken miliako banaketak dituen mugei eta sortzen dituen arazoei aurre egitea, hurrengo helburuak kontuan izanik:
- Kolektibo zaurgarriei mugikortasun-arazoetan laguntzea ohiko erosketekin
- Tokiko merkataritzaren lehiakortasuna handitzea
- Mezularitza-jarduerak sortzen duen kutsadura akustikoa eta ingurumenekoa murriztea
- Alor honetako langile-taldeen lan-baldintzak hobetzea
Eremu eraikien birnaturalizazioak eta Gipuzkoan mugikortasun aktiboa sustatzeko jarduerek elkar-elikatzea, hurrengo helburuak kontuan izanik:
- Herri bizigarriagoak sustatzea
- Egunerokotasunean naturaren kontaktu ezak eta sedentarismoak pertsonengan duen eragina ekiditea
- Hiriek bioaniztasunarekiko duten eragina ahalik eta positiboena izatea
Kutxa Fundazioak bultzatu nahi dituen irtenbideak ikuspegi askotatik landu beharko dira, ikuspegi sistemikoaz, bai diseinuan, bai esku hartzeko planteamenduan, eta eremu publikoko eta/edo pribatuko hainbat eragileren arteko aliantzen bidez garatu beharko dira.
Gainera, elkarren artean artikulatutako eta konektatutako erantzun mota ugari biltzen dituen proiektu-sorta batean oinarritutako irtenbideak izan beharko dute, bi mota horietako bati dagozkionak:
- Gipuzkoan beren eskalagarritasun eta erreplikagarritasunerako ikerketa-bultzada eta/edo egokitzapen-prozesua behar duten eredu baliozkotuen proiektuak.
- Eredu edo irtenbide prototipatuak, haien eskalatzeari ekin aurretik Gipuzkoan esperimentatzeko eta/edo baliozkotzeko bultzada behar dutenak.
Proiektu sortaren modalitatearen adibidea:
Deialdian parte hartu ahal izango dute eragile anitzeko ikuspegidun aliantzan gauzatu beharreko proposamenek, profil eta/edo sektore, publiko zein pribatu, desberdineko erakundeek osatuak izanik, irtenbide osagarriak eskain baditzakete.
Aliantzak gutxienez hiru erakundek osatu beharko dituzte (horietako batek gutxienez Gipuzkoan izan beharko du egoitza), eta autonomoak eta beren artean independenteak izan behar dute.
Eskaera aliantzako erakunde bakar batek egingo du, erakunde horrek aliantzaren koordinatzaile gisa jardungo du eta irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa eratuta egon beharko du.
Positiboki baloratuko da aliantzaren osaera orekatua izatea eta gaitasun tekniko osagarriduna izatea.
Gainera, aliantza izaera publiko edo erdi-publikoko erakunde laguntzaileen ekarpenaz baliatu ahal izango da, diruz lagundutako konponbidearen emaitzei jarraitasuna emateko.
Deialdi honetako aurrekontuko zuzkidura 800.000 eurokoa da.
Kutxa Fundazioak, gehienez ere, aurkeztutako aurrekontuaren %80 emango du.
Aurrekoa gorabehera, Kutxa Fundazioak proposamen bakoitzari emandako zenbatekoa ezingo da 400.000 €tik gorakoa izan, ezta 100.000 €tik beherakoa ere.
Deialdiaren aurrekontua agortu arteko proposamen kopurua diruz lagunduko da, baldin eta proposamen horiek Kutxa Fundazioak egokitzat jotzen duen kalitate maila gainditzen badute.
Deialdiaren egutegia
1. fasea
- Informazio saioak eta aliantzak eratzea errazteko elkar ezagutzeko saioak
Maiatzak 7 Proposamenak aurkezteko epea (1. fasea)
Atariko hurbilketa bat aurkeztea, hautatutako erronkari irtenbidea emateko proposamenaren ezaugarriak gaingiroki adierazita, baita aliantzaren deskribapena ere, nola osatuta egongo den, aliantza osatzen duen erakunde bakoitzak zer funtzio beteko dituen eta egingo dituen ekarpenak):
Apirilak 29 – ekainak 18
- Eskaeren ebaluaketa
Ekainak 19 – uztailak 5 - Komunikatu eta aliantzen interesa baieztatu
Uztailak 5 – Uztailak 15
2. fasea
- Proposamenak aurkezteko epea (2. fasea)
Uztailak 15 – urriak 1 - Ebaluaketa
Urriak 1 – abenduak 2 - Ebazpena
Abenduak 4 - Hitzarmenak egin, sinatu eta lehen ordainketa
Abenduak 2 - abenduak 13
Ez izan zalantzarik eta eman izena deialdian.
Horretarako, bete eskabideak aurkezteko gure gidaren urratsak. Bertan, jarraitu beharreko urrats guztiak, epeak... eskaintzen dizkizugu.
Proiektuak HESIB eraikitzeko helburua dauka. Elikadura Sistema agroekologiko eta kooperatiboa, sektorea osatzen duten agente guztien parte hartzea eta artikulazio estrategikoan oinarrituko dena.
Mikrohumedaletan prozesu naturalen jarraipena egiteko sare bat sortzeari buruzko proiektu-sorta bat biltzen du proposamenak. Sare horrek zentinel-espezie batzuk izango ditu, klima-aldaketak eta habitat horietan jatorri antropikoko beste aldaketa batzuek izan ditzaketen ondorioak monitorizatzeko.
Erronka ekosozialen aurrean berrikuntza soziala sustatzea helburu duten laguntzen deialdia.