Ekogunea
Baratzeari buruzko informazioa
- Martxan noiztik: 2014ko martxoaren 21a
- Arduraduna: Ekogunea (943 552 020)
- Lursail kopurua: 154 (30 m²-ko 108 lursail; 60 m²-ko 36; 90 m²-ko 5; lursail egokituak 5)
- Ustiapen denbora: 4 urte
Ekipamenduak
- Aldagela
- Biltegia
- Simaur-gunea
- Iturriak
- Komunak
- Uraskak
- Eserleku-guneak
- Konposta-gunea
- Aparkalekuak
- Bizikleta aparkalekua
- Lursail egokituak
- Negutegia
- Arbak uzteko gunea
- Intsektuen hotelak
- Energia berriztagarriak
- Euri uren aprobetxamendua
- Txakurrentzako atsedenlekua
- Aurrentzako jolas tokia
Nola iritsi
Carretera Rekalde - Hernani GI 2132, Km 2, 20009 San Sebastián, Gipuzkoa
Google Maps-en ikusi.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Ekoguneko Baratze Parkea Donostia udalerriko hego-mendebaldean kokatuta dago, Ekogunea Parkearen barrenen, finkaren azpialdean.
Praktika jasangarriak
Ekoguneko Parkea egokitzeko orduan praktika jasangarriak aukeratzen dira, horien bideragarritasuna eta funtzionaltasuna frogatzeko asmoz, parketik kanpoko iniziatibetan ere eredu gisa erabili daitezen.
- Baratze Parkeko lurrak, betelanetatik zetozenak, Gipuzkoako herritako hondar organikoekin egindako konpostaren laguntzaz hobetu dira, baita simaur eta ongarri berdeari esker.
- Obra berriak egiterakoan, material edo ekipamendu jasangarriak aukeratu dira: lastoa erakinen isolamendurako, teilatu berdeak eraikinetan, zoladura berrietan birziklatutako materialak erabili dira.
- Biodibertsitatea sustatzeko iniziatibak burutu dira, beste onuren artean, baratzetako osasuna mantentzen laguntzen dutenak: gune berdetako kudeaketa jasangarria egiten da, fauna erakartzen duten hesi begetalak landatzen dira, intsektu hotelak, habiak jartzen dira, e.a.
Antolaketa
Antolamenduari dagokionez, 30, 60 eta 90 m²-ko partzelak daude, baita behar bereziak dituzten pertsonentzako egokitutako lursailak.
Baina Kutxa Ekoguneko Baratze Parkeari balore gehiena eransten diona Baratza Eskola da, Baratze Parkeko sarreran kokaturiko baratzezaintza ekologikoaren interpretazio-zentroa, gai desberdinetako laguntza zuzena eskaintzen diona baratzekideari (eredu errepikagarriak, teknika desberdinak, jakintza praktikoak, e.a.).
Beasaingo Baratze Parkea udalerriaren mendebaldean dago kokatuta, Gudugarreta auzoko Ubiotz eremuan, Estanda lantegiaren atzealdean.