Elgeta
Baratzeari buruzko informazioa
- Martxan noiztik: 2015eko ekainaren 30a
- Arduraduna: Elgetako Udala: 943 768 022
- Lursail kopurua: 20 (50 m²-koa bakoitza)
- Ustiapen denbora: 5 urte
Ekipamenduak
- Aldagela
- Biltegia
- Uraskak
- Iturriak
- Konpostagunea
- Hazitegia
Nola iritsi
Google Maps-en ikusi.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Elgetako Baratze Parkea herri gunetik oso gertu aurkitzen da, landaketetarako oso aproposa den eremu batean; izan ere lehen belardi izaniko partzela da. Lursailak hego mendebaldera kokatuta daude, guztira 20 dira eta 50 m²-ko hedadura dute. Bertatik, herriaren ikusmira polita bistaratu dezakegu.
Eremuak ohiko antolamendua du: partzelak parkearen bide nagusiaren bi alboetara kokatuta daude eta sarreran erabiltzaileentzako aldagelak eta takilak dituen etxola dago. Bertan ere lanerako erremintak gordetzen dira. Honetaz gain, uraskak eta konpostagunea aurkitu daitezke parkean, baita auzo-hazitegiak.
Elgetako Baratze Parkea herri gunetik oso gertu aurkitzen da, landaketetarako oso aproposa den eremu batean; izan ere lehen belardi izaniko partzela da.