Ciria / Zugasti

Bloques
Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Jar zaitez gurekin harremanetan edozein informazio zabaltzeko edo edozein zalantza argitzeko. Hona ere dei gaitzakezu: 943 55 20 20
Título
Lotutako proiektua
Campo Información
field_agrupaciones_padre
Título
Kubo aretoa Kursaal-ean
Subtitulo
Kursaal eraikin berezian kokatutako gune bat
Antetítulo
Guneak
Enlace 2
Cabecera
Título
Ciria / Zugasti
Peso
0
Descripción larga

ERAKUSKET

kubo-ciriazugasti-pasadas

 CIRIA / ZUGASTI

JOSÉ MANUEL CIRIA - JOSÉ ZUGASTI

KOMISARIOTZA: Mª José Aranzasti
 

DATA: 2009ko otsailaren 13tik apirilaren 19ra arte.

  Kubo-kutxa Aretoko "Ciria / Zugasti" erakusketak bi artisten obren hautaketa-lan bat biltzen du. Erakusketak, beraz, sormen-prozesu sakon baten fruituak diren bi arte-solas koherente adierazten dizkigu; hain zuzen, artista bakoitzak, nork bere erara, gogoeta eta arte-praktikak egitearen ondoriozkoak.

  Bakoitzaren nortasuna eta estiloa alde batera utzita, bi artistak, Ciria eta Zugasti, batera bizi dira abstrakzioa eta figurazioa etengabe gurutzatzen diren unibertso plastiko honetan. Bestalde, irudien huste-prozesuan egingo dute topo berriro: irudien hezurra eta haragia bereizten dituzte.

  José Manuel Ciria (Manchester, 1960) New Yorken bizi izan da, 2005. urteaz geroztik. Ibilbide osoan egin duen margolaritza-lana materian oinarritutakoa, keinu bidezkoa, espresionista, geologikoa, post-suprematista, indarkeriazkoa… da. Areto honetan ikusgai dauden lanak, hain zuzen, 2005-2008 aldian egindako serietakoak dira: Máscaras de la mirada seriea, Post-Supremática  seriea, La Guardia Place seriea, Mascaras burlescas seriea…

  Hastapenetatik bertatik, Ciriari izugarri interesatu izan zaio bere sormen-prozesua azaltzen duten kontzeptu-proposamenetan arakatzen ibiltzea. Bere margolaritza-lanean, beltzarekin eta zuriarekin batera, kolore gorria izan da nagusi. Ciria etengabe ahalegindu da bere sustraietara hurbiltzen, margolaritza piktorikora hurbiltzen. Horretarako, izugarri miretsitako artistak izan ditu eredu. Azken batean, zeregin hori eskuratze-joko moduko bat izan da, eta horrexek osatzen du margolaritzaren historia.

  José Zugasti artistak (Eibar, 1952) giza irudiaren aldeko apustua egin du bere ibilbide artistikoan. Eskulturaren bilakaeraren historian, hain zuzen, nonahiko gaia izan da hori. Hainbat lodieratako harizko hagaxka erabili izan du Zugastik, eta ederki asmatu du; izan ere, erabilera horrekin, trebetasun eta adierazkortasun bereziak atxiki dizkio material xume honi. Figuración (Figurazioa) serieaz gero, artista irudien barnealdea husten aritu da. Eta beste serie batzuk sortu ditu: Estructuras y Transparencias, Ni pies ni cabeza, Jardín virtual, Romances de la forma eta Buscando cielos. Azkenik, abiaburura itzuli da artista, eta berriz egin du topo giza irudiaren ezegonkortasun eta ahultasunarekin. Esate baterako, Conmiseración  seriean (2008).

  Zugastiren ibilbidean azpimarratzeko moduko ataletako bat eskultura publikoa da. 2000. urteaz gero ari da hori lantzen, eta hainbat lan jarri ditu ikusgai Madrilen, Bilbon, Agurainen, Mallorcan, Lemoan (Bizkaia), etab.

PUBLIKO OROKORRENTZAT

HITZALDI-ZIKLOA:

2009ko martxoaren 4tik 19:30ean

Hitzaldia:

"ZUGASTI: Formaren poetika berritua."

Hizlaria:

Mª José Aranzasti. Erakusketaren Komisarioa.



 


 2009ko martxoaren 11n 19:30ean.  
 

Hizlaria:

"Industria artearen zerbitzuraLa industria al servicio del arte"

Hizlaria:

José Mari Armentia. Alfa Arteko Zuzendaria.



 


2009ko apirilaren 8an 19:30ean

Hitzaldia:

"CIRIA. Margolaritzatik espazioa husterako jauzia."

Hizlaria:

Mª José Aranzasti. Erakusketaren Komisrioa.


 

Sarrera doan / Leku-kopuru mugatua  



TAILER BEREZIAK:

Martxoko larunbatetan 11:30ean Jose Zugastik eskultoreak, gazteentzat eta helduentzat,  tailer berezi bat egingo du.



 





BISITA GIDATUAK:

Larunbatero , euskaraz 18:30ean eta gazteleraz 19:30ean.


 

IKUSTALDI GIDATUAK ALFA ARTEK EIBARREN DUEN EGOITZARA
Martxoaren 24an eta 28an, 11:00etan.

Beharrezkoa da erreserbak egiteko eta baldintzak jakiteko 943 012 400 telefonora deitzea.

FAMLIENTZAKO JARDUERAK

 

FAMILIENTZAKO JARDUERAK: 
 

  
ASTEBURUETAKO TAILERRAK
 

KUBO-ZUGASTI 4 urtetik 7 bitarteko umentzat, lagunduta, larunbatetan  10:30etatik a 11:30era.


8 urtetik aurrekoentzat, larunbatetan 12:00etatik 13.30era.

5 € parte-hartzaile bakoitzat. Doan Gaztetxoen Elkartearen bazidentzat 
 

Beharrezkoa da aurrez erreserbae egitea 943 012 400 telefonoan edo Aretoan bertan. 
 

GRUPOS ESCOLARES

TALDEENTZAKO JARDUERAK:

Jarduera didaktikoen programa osoa prestatu dugu, taldeentzat pentsatua:

BISITA  GIDATUA (60 min.)

4 eta 8 urteko  haurrentzat

BISITA GIDATUA + TAILER "FORMEN MURALAK" (90 min.)

9 urtetik gora 
 

BISITA GIDATUA + "ESKULTURA TAILERRA" (90 min.)

KUBO--ZUGASTI ERAKUSKETANKUBO-ZUGASTI   

Bisita edo ikustaldi gidatuen kuota 30 €-koa da talde bakoitzeko, eta bisita + lantegia edo bisita + ikuskizuna aukeratzen bada, 3 euro parte-hartzaile bakoitzeko. Taldeak gehienez ere 25/30 pertsonakoak izan daitezke.

Informazioa eta izen-ematea telefono honetan: 943-012400

EDIZIOA

portada ciria zugasti

ERAKUSKETA KATALOGOA
 

CIRIA / ZUGASTI

Egileak
 

Mª José Aranzasti
 


 

Hizkuntza: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez. 
 

Orrialde-kop.:

Ciria liburukiko 64 orri.
 

Zugasti liburukiko 64 orri.
 

Argitaratze-urtea: 2009

ISBN: 978-84-7173-530-0

PSalneurria: 40 € (BEZa barne)

Imagen Listado
Etiqueta
Erakusketa
Tipo agrupación
Erakusketa
Fecha
Inicio
Fin
Temática
Artea
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2009
Fecha
2009ko otsailaren 13a - 2009ko apirilaren 19a
Fecha Formato II
2009ko otsailaren 13tik ostirala, 2009ko apirilaren 19ra igandea