José Ramón Anda. Lantegi

Bloques
Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Jar zaitez gurekin harremanetan edozein informazio zabaltzeko edo edozein zalantza argitzeko. Hona ere dei gaitzakezu: 943 55 20 20
Título
Lotutako proiektua
Campo Información
field_agrupaciones_padre
Título
Kubo aretoa Kursaal-ean
Subtitulo
Kursaal eraikin berezian kokatutako gune bat
Antetítulo
Guneak
Enlace 2
Cabecera
Título
José Ramón Anda. Lantegi
Peso
0
Descripción larga

ERAKUSKETA:


 LANTEGI

 

José Ramón Anda

2019ko maiatzaren 24tik abuztuaren 25era

Komisarioa: Javier Balda

Erakusketak bere lanerako tokiaren izena darama: lantegi. Gune hori espazio zabala da, maketaz, materialez, makinez eta erremintez jositakoa, eta bertan egin eta pentsatzen ditu bere proiektu eta obrak. Bere lantegia ekosistema intimo bat da, eta bertan sortu du bere produkzio artistiko ia guztia, xehetasunez eta etengabe. Bere jaioterrian kokatutako lantegi horretan, gainera, ebanisteriarekin eta zurezko taillarekin lotutako familia-tradizioko lanaren memoria ere biltzen da.

Lantegi hitza, halaber, herri basoen aprobetxamendurako lanekin ere lotzen da, herritarren mesederako eta herritarren artean banatzeko egiten ziren lanekin, hain zuzen. Gertuko baso horietatik lortzen zuen, funtsean, Andak eskulturak egiteko materiala eta, hein handi batean, baita inspirazioa ere, enbor bakoitzaren ezaugarrietara egokituta, obra bakoitza osatuko duten egur horien bolumenaren, kalitatearen eta espeziearen arabera.

Kubo-kutxa areto honetan, erakusketa antolatzeko garaian, bere lantegia hona ekartzea izan da gure ideia eta, nola edo hala, simulatutako baso bat ere sortu nahi izan dugu, artistaren transformazioetan oinarrituta, hasierako egurrekin hasi eta bere sorkuntza lan sofistikatuekin bukatu. Erakusketa lau gunetan banatuta dago, eskultoreak garatu izan dituen serieak bisitariari aurkeztu ahal izateko, eta erakusketa honetarako ex profeso egindako azken lanak ere ikusgai ditugu.


ARTISTA:


190419ANDA108750

JOSÉ RAMÓN ANDA 

José Ramón Anda Goikoetxea (Bakaiku, Nafarroa, 1949) oso goiz konturatu zen bokazio artistikoa zuela, eta eskulturako ikasketak egin zituen Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Akademian 1970etik 1974ra bitarte; akademia horretan, prestakuntza figuratiboa, konposizioari buruzkoa eta modelatuari buruzkoa ere jaso zuen. 1974. urtean Espainiako Akademiaren Erromako egoitzaren beka lortu zuen, eta egonaldi hori funtsezkoa izan zen pertsonalki eta artistikoki bere prestakuntzan; izan ere, estatuarian eta arkitektura klasikoan gehiago sakontzeko eta ikertzeko aukera izan zuen, eta eskultore italiar modernoak ezagutzen hasi zen. Itzuli ostean, diktaduraren amaierako eta trantsizio demokratikoaren garaian, gizartearen eta kulturaren munduan inplikatu zen, eta bere obrak euskal kulturaren erreferentzia eta alderdi material eta sinbolikoak hartu zituen.

1975. urteaz geroztik, erakusketak maiz egiten hasi zen, besteak beste, Bilboko, Iruñeko, Bartzelonako, Valladolideko, Donostiako, Madrilgo eta Pariseko galeria, museo eta arte zentroetan. Banakako eta taldeko hainbat erakusketa nabarmendu daitezke: CAN Kultura Aretoa (Iruñea, 1975), Madrilgo Egam galeria eta Bilboko Windsor (1983); eta erakusketa kolektiboei dagokienez, Salón de los 16 (Madril, 1983) eta Un bosque en obras, escultura española contemporánea Segoviako Esteban Vicente museoan (2001).

Banakako erakusketa garrantzitsuak egin izan ditu: Bilboko BBK Kultur Gelan (2006), Los límites de la materia Tecla aretoan, L’Hospitalet de Llobregat, eta Iruñeko Ziudadelan (2008); Formas contra el tiempo-Denboraren aurkako formak, Bilboko Arte Ederretako Museoan (2012) eta Causa formal y materia-Kausa formala eta materia Altzuzako Jorge Oteiza museoan (2017).

Hainbat sari eta aipamen jaso ditu: 1978ko Gasteizko Bienal; Ángel Orensanz Eskulturako Nazioarteko Saria (Sabiñánigo 1982); Jaca Hiria Eskulturako Nazioarteko Sariketa (1983), Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria eta Kultura Ministerioaren beka adierazpide berriak sustatzeko eta ikertzeko 1983. urtean; Donostiako Udalaren Eskulturako Bienala (1983); Zarauzko Udalaren saria (1989) eta bigarren saria Caja Madrid Eskulturako Sariketa Nazionalean (1997).

Era berean, espazio publikoetan eskala handiko obrak egiteko eskatu izan diote, eta brontzea, harria eta hormigoia erabili izan ditu. Bere obra hainbat museotako bildumetan aurki daiteke: Reina Sofía museoan, Donostiako San Telmo museoan, Kutxa Fundazioa bilduman, Nafarroako museoan, Gasteizko Artiumen, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta lruñeko Udalaren eta Bilboko Arte Ederretako museoaren Bilduma Garaikidean.


JARDUERAK:


Doako ikustaldi gidatuak

Larunbatero

18:30en euskeraz / 19:30ean gazteleraz


Familientzako tailerrak

Larunbatetan 12:00etatik  13:30era

5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat lagunduta.

Oinarrizko forma geometrikoetatik abiatuta (zirkulua, triangelua eta karratua) eraikitzera jolasteko tailer bat.

Prezioa: 3€

Ereserbak Aretoan bertan, T 943 251939 edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. 
 

Ikastetxe eta taldeentzako jarduerak

Ikustaldi gidatuak

Iraupena : 60 min

Ekintzaren prezioa: 60€

Bisita+tailler

Iraupena: 90 min

Ekintzaren prezioa: 80€

Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile .

Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu.

Informazio eta erreserbak, Aretoan bertan,T 943 251939 edo   This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.


LOTUTAKO JARDUERAK:


Fernando Golvanoren hitzaldia

Disputas formales y diálogos con la escultura moderna en Anda

(Andaren eskultura modernoarekin izandako liskar formalak eta elkarrizketak)

Maiatzak 30, 19:00etan.

Sarrera doan. Leku-kopuru mugatua
 

José Ramón Anda by Raúl Ibañez

(UPV/EHUko Geometria eta Topologia irakaslea)

Ekainak 13, 19:00etan.

Plaza mugatuak! - Beteta!

Informazioa eta erreserbak: 943 25 19 39 This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

SketchCrawl

Publikoa José Ramón Andaren Lantegi erakusketa marraztera gonbidatzen dugu, Euskal Herria's Sketchcrawl-en eskutik.

Ekainak 15, 11:30etik 13:30era
 

Bisita gidatua José Ramón Andaren eskutik
 

Uztailak 11, 19:00etan

Plaza mugatuak! - Beteta!

Informazioa eta erreserbak: 943 25 19 39  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. 

 


Egur Basoa

NODEk erakusketarako berariaz eginiko esku hartze koreografikoa, maitasunean, detailean eta orekan oinarriturikoa.

Uztailak 13, 20:00etan

José Ramón Anda eskultorearen lan zorrotza oinarri hartuta, artistaren obraren eta mugimenduaren arteko elkartasun ederra bilatzen duen pieza bat eraiki da ad hoc. Hala, Egur Basoa, nahita eginiko erredundantzia, inguruneari eginiko keinu bat da, zeinetan xehetasunez beteriko material puruek espazioa lagatzen dioten performanceari bizitza izan dezan. NODE konpainia Kutxa Kultur Eneko kide da (Kutxak Tabakaleran duen kultur coworkinga).

Sarrera doan. Leku-kopuru mugatua

 

Bisita gidatua erakusketako komisario Javier Baldaren eskutik

Uztailak 18, 19:00etan

Plaza mugatuak! - Beteta!

Informazioa eta erreserbak: 943 25 19 39  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Imagen Listado
Etiqueta
Erakusketa
Tipo agrupación
Erakusketa
Fecha
Inicio
Fin
Temática
Artea
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2019
Fecha
2019ko maiatzaren 24a - 2019ko abuztuaren 25a
Lugar
Fecha Formato II
2019ko maiatzaren 24tik ostirala, 2019ko abuztuaren 25ra igandea