Chagall. Sens Dessus Dessous
ERAKUSKETA
CHAGALL Sens Dessus Dessous KOMISARIOTZA: Elisabeth Pacoud-Réme eta Maurice Fréchuret DATA: 2011ko uztailaren 23tik urriaren 9ra arte Kubo-kutxa Aretoaren udako erakusketa giro onirikoan murgiltzeko gonbita da, bizitzaren alderik kaotikoena argitara atereaz grabitaterik ezaren sentipena bizitzeko gonbita. Hori guztia joan zen mendeko ezinbesteko artistetako baten sormenaren eta fantasiaren eskutik: Marc Chagall (Vitebsk, Bielorrusia 1887-Saint-Paul de Vence, Frantzia 1985). Non jaio zen eta non hil zen ikusita, errazago ulertzen da XX. mendearen historia asaldatuak nola behartu zuen gizon hau erbestez erbeste ibiltzera, eta oso labur esanda, errusiar jatorriko frantziar artista gisa igaro da Marc Chagall historiara. Nahiz eta zirkunstantziek etengabeko ibili horretara behartu, Chagall oso lotua sentitu zen bere jaioterri txikiari eta judu-tradizioei, ohiko gaiak bere lanetan. Horren haritik, oso egungoa den korronte baten aitzindari da: tokian tokiko artista izatea proiekzio globalarekin; beste era batera esanda: sustraien balioa hegoak jartzen zaizkienean. Bere jatorrietan oso sustraitua egoteak ez zion eragotzi bestelako arte-mugimenduetara hurbiltzea, nahiz eta, pertsonaia handi guztiekin gertatzen den bezala, Chagallek ere bere estilo berezia garatu zuen, eta horrekin oso erraz ezagutzen da bere lana.
Kubo-kutxa Aretoak Musée national Marc Chagall-ekiko elkarlanean antolatutako erakusketa berri hau –museo hori da erakusketaren sortzailea, ikusgai izan baitzuen 2010ean Nizako bere egoitzan- aukera aparta da artista multidiziplinar honen lanera hurbiltzeko; guztiak bat datoz XX. mendeko garrantzitsuenetako bat izan zela esateko. Erakusketa honen bidez Chagallen ikuspegi globala lortu ahal izango da, eta hori Nizako Musée national Marc Chagall, Musée national d’Art Moderne, Parisko Centre George Pompidou eta zenbait bildumagile pribatuk beren obrak lagatzeko izan duten eskuzabaltasunari esker. Guztiei gure esker ona, erraz sumatzen baita Gipuzkoan beti aberatsa izaten den udako kultura-eskaintza are distiratsuagoa izango dela 2011 honetan, lehen aldiz hartzen baitu Donostiak Marc Chagallen sortze-lan ikaragarri zabalaren lagin hautatu bat. |
EGILEA
PUBLIKO OROKORRENTZAT
AUDIOGIDA ZERBITZUA: Zerbitzua 4 hezkuntzetan (euskara, gazteleraz, ingelesez, eta frantsesez)
|
FAMILIENTZAKO JARDUERAK
FAMILIENTZAKO JARDUERAK ETA BIBOLINAK KUKURUKU EGINGO BALU? Lagundutako 3-6 urteko haurrentzat. / Larunbatetan, 10:30etik 11:30era eta asteartetan 17:00etatik 18:00etara Eta lurra goian egongo balitz eta zerua gure hankapean? Erakusketa ikusi ondoren,errealitatea alderantzikatu eta beste leku bat, ezagutzendugunaz bestelakoa, lortzen saiatuko gara.Elementuak eta pertsonaiak erantsi, lekuz aldatu eta desagerrarazi egingo dira.Neska-mutiko bakoitzaren ausardiaren arabera egongo da hori, moztu, itsasi eta desitsatsi,margotu, ezabatu eta espazio hori bere nahierara moldatuko baitu. JIRABIRAKA 7-12 urteko neska-mutikoentzat. / Larunbatetan, 12:00etatik 11:30era eta asteazkenetan 17:00etatik 18:30era Karta-joko batekin hasiko gara, eta horrek pertsonaiatxiki fantastikoak sortzen lagunduko digu, biraraziko ditugun piezen bidez.Parte-hartzaile guztien laguntzaz, istorio bat kontatuko dugu, non protagonistak biztanle bitxi batzuk izango baitira, grabitateari erronka eginezmugituko direnak. Kuota 3 € partaideko. Doan Gaztetxoen Elkarteko bazkideentzat. / Ezinbestekoa da telefonoz erreserba egitea: 943 012 400 |
EDIZIOA
ERAKUSKETA KATALOGOA CHAGALL. Sens Dessus Dessous. Egileak:
Elisabeth Pacoud- Réme Hizkuntzak: euskaraz, gasteleraz frantsesez eta ingelesez Orri-kop.: 128 Argitaratze-urtea: 2011 ISBN: 978-84-7173-564-5 Salneurria: 40 € (BEZ barne) Agortua |