San Sebastián. Esparru sakratu eta profanoari buruz. Imaginario garaikidea

Bloques
Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Jar zaitez gurekin harremanetan edozein informazio zabaltzeko edo edozein zalantza argitzeko. Hona ere dei gaitzakezu: 943 55 20 20
Título
Lotutako proiektua
Campo Información
field_agrupaciones_padre
Título
Kubo aretoa Kursaal-ean
Subtitulo
Kursaal eraikin berezian kokatutako gune bat
Antetítulo
Guneak
Enlace 2
Cabecera
Título
San Sebastián. Esparru sakratu eta profanoari buruz. Imaginario garaikidea
Peso
0
Descripción larga

ERAKUSKETA

kubo-sansebastian-cartel

SAN SEBASTIAN 
 

Esparru sakratu eta profanoari buruz. Imaginario garaikidea.

KOMISARIOTZA:  Javier Balda / Fernando Golvano 
 

DATA: 2011ko urtarrilaren 19tik martxoaren 27ra arte

  

  

   Sebastian, militar milandarra, IV. mendearen hasieran kristau martirioa pairatuta hil eta gero San Sebastian bihurtu zena, erreferentzia historiko eta erlijioso izan zen denbora luzean. Munduaren luze-zabalean santuaren izen bera duten hiri ugariak eta bera gurtzeko eta gogoratzeko eraikitako ezin konta ahalako tenpluak santuaren irudi erlijiosoak piztu zuen mirespenaren adierazgarriak dira.


    XIX. mendearen azken laurdenean, santuaren arte-irudikapena nagusitzen hasi zen eta irudi erlijiosoa ilundu zuen. Erdi biluzik, zuhaitz baten enborrari lotuta, geziez josita, begirada atsekabetuta agertzen zaigun soldadu santu hura artearen ikono bihurtu zen, eta baiezta genezake gaur egun San Sebastianen alderdi erlijiosoa lausotu egiten dela Sebastian soldaduaren bertsio artistikoaren aurrean. Baita Donostian ere, santua zaindari dugun hiri honetan.

   Zaindariari buruz ikastunek diote gogora ekartzen dituela sentimenduen eta zentzumenen aldaberatasun eta anbibalentzia. Zenbaitek aszetismo erlijiosoaren ikono hautematen dute azkonez beteriko irudi horretan, eta beste batzuek, ordea, santuaren irudiak dauzkan sentsualitatea eta erotismoa nabarmentzen dituzte. Bi interpretazio desberdin dira, gaur egunera arte indar osoz iritsi direnak.

   Horri guztiari buruzkoa da, hain zuzen ere, “Sakratuaz eta profanoaz” izenburuko erakusketa, kubo-kutxa Aretoak San Sebastiani bere omenaldia eskaintzeko antolatua. Hala bada, 2011ko programazioari hasiera emango dio gaur egungo hainbat artistek sortutako artelanek eskaintzen diguten begiradan zehar hiriaren zaindariarengana hurbilduta, artista horiek santuaren eragina eta egungo esanahi sinbolikoa aztertu baitituzte haren kondairan oinarrituta.

   Gaur egungo begirada da, ikuspegi historikoa galdu gabe, ikuspegi horri esker XV. eta XIX. mendeak bitartean sortutako artelanen erakusketa eskaini ahal izango baitugu. Artelan horietako asko, gainera, kutxaren beraren arte-ondarearen osagarriak dira. Era horretan, errazagoa izango da San Sebastianen egungo ikonografiaren ikuspegia iraganeko garaietakoaren bitartez osatzea, eta bi ikuspegi horiek elkarren artean alderatzea.

PUBLIKO OROKORRENTZAT

audioguia

AUDIOGIDA ZERBITZUA:

Zerbitzua 4 hezkuntzetan (euskara, gazteleraz, ingelesez, eta frantsesez)


Inkukzio magnetikoko begizta-zerbitzua ere badago audifonoa “T” (telebobina) posizioan erabiltzen dutenentzat.


3 € audiogida bakoitzeko. Doan Kutxako bezeroentzat. 


PROIEKZIOA:


"Sebastian"  pelikula.

Zuzendaria: Dereck Jarman.


Asteazkenero 19:00etan.

Latina, ingelesezko azpitituluekin.

18 urtetik gorakoentzat.

Sarrera doan. / Leku-kopuru mugatua.

FAMILIENTZAKO JARDUERAK

FAMILIENTZAKO JARDUERAK:

GEZIDUN IPUINA 
3-6 urteko neska-mutikoentzat, heldu bana lagun dutela / Larunbatetan, 13:30etik 11:30era.

Bisitaldi eta tailer bakoitza “istorio” desberdinak izango dira. Geure arkuaz norabide batean apuntatuko dugu eta geure begirada ikusgai dagoen lan batean finkatuko dugu. Irudiak erabiliko ditugu geure ipuin propioak kontatzeko: Donostiako ikonografiaren zati bakoitza geuk nahi dugun bezala berriro asmatuz, eraldatuz eta apainduz.

TURISTAK DONOSTIAN 
7-12 urteko neska-mutikoentzat. / Larunbatetan, 12:00etatik 13:30era.

kubo-talleres-sansebastian

Erakusketan bildutako artelanetariko askok bilduma batetik, museo batetik, galeria batetik, etxe batetik, estudio batetik bidaiatu dute, hirian hilabete batzuk igarotzeko eta bertako biztanleak ezagutzeko. Zera proposatzen dizuegu: Turistarena egitea etxetik irten gabe! Turistak garela imajinatuko dugu, eta bidaiatzen dugun heinean Donostiako irudiak aurkitzen ditugula; irudi bakoitzarentzat testuingurua (elizak, museoak, tabernak, erretaulak, hiriak, herrialdeak edo auzoak) sortu beharko dugu.


Kuota 3 € partaideko. Doan Gaztetxoen Elkarteko bazkideentzat. / Ezinbestekoa da telefonoz erreserba egitea: 943 012 400

ARGAZKIAK

kubo-titulosansebastian-negroKUBO-SAN SEBASTIAN-LEOPOLDOYAGUSTINAKUBO-SAN SEBATIAN-JUANPRIEGOKUBO-SAN SEBASTIAN-EUGENIO ORTIZkubo-sansebastian-garciarevuelta-equipolimite

EDIZIOA

PORTADA SAN SEBASTIAN

ERAKUKSETA KATALOGOA 
 

SAN SEBASTIAN. Esparru sakratu eta profanoari buruz.

Imaginario garaikidea. 
 

Egileak:


Pedro Luis Echeverria Goñi 
 

Fernando Golvano 
 

Hizkuntzak: euskaraz, gaztelerez, frantsesez eta ingelesez  
 

Orri-kop.: 136 
 

Argitaratze- urtea: 2011

ISBN: 978-84-7173-559-1

Salneurria: 30 € (BEZ barne)

Imagen Listado
San Sebastián_Juan Priego
Etiqueta
Erakusketa
Tipo agrupación
Erakusketa
Fecha
Inicio
Fin
Temática
Artea
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2011
Fecha
2011ko urtarrilaren 19a - 2011ko martxoaren 27a
Fecha Formato II
2011ko urtarrilaren 19tik asteazkena, 2011ko martxoaren 27ra igandea