Miró. Poesia eta argia

Bloques
Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Jar zaitez gurekin harremanetan edozein informazio zabaltzeko edo edozein zalantza argitzeko. Hona ere dei gaitzakezu: 943 55 20 20
Título
Lotutako proiektua
Campo Información
field_agrupaciones_padre
Título
Kubo aretoa Kursaal-ean
Subtitulo
Kursaal eraikin berezian kokatutako gune bat
Antetítulo
Guneak
Enlace 2
Cabecera
Título
Miró. Poesia eta argia
Peso
0
Descripción larga

ERAKUSKETA

KUBO-CARTEL-MIRO

MIRÓ
 

Poesia eta argia
 

COMISARIADO: Maria Luisa Lax
 

FECHAS: 2010eko uztailaren 21tik urriaren 12ra arte

  

  

   Kubo-kutxa Aretoak XX. mendeko artista erraldoi bati eskaintzen dio udako erakusketa: Joan Miró-ri. Bere bizitzan barrena ezagutza eta onespena jaso dituen artista, estilo erabat pertsonala sortzeko gai izan dena, artean profanoa denak ere inolako zailtasunik gabe identifikatzen duena.

   Bartzelonan jaio zen. Miróren ibilbide artistikoak Katalunian dauzka erro tinkoak, baina baita Mallorcan ere, hangoa baitute jatorria bai amak bai emazteak eta bertan landu baitzuen, gainera, bere sorkuntzaren zatirik handiena.

   “Miró. Poesia eta argia” erakusketak 1908tik 1981era bitarte egindako hainbat obra dakarzkigu ikusgai, baina batez ere Miró Mallorcan bizi izan zen aldian ardazten da: 1956tik 1983ra bitartekoan. Aldi horri eskaintzen diogun begirada honek, alde batetik, arte-sorkuntzan bete-betean ari zen Miró ezagutzeko aukera emango digu, eta bestetik, askatasuna eta independentzia darizkion obrara bideratuko gaitu. Kubo-kutxa Areto honetan erakusten ditugun margo, eskultura, marrazki, eskultura eta arte plastikozko zirriborroak eta musika eta balletarekin zerikusia duten dokumentuak, obra grafikoa, bere estudioetako altzari eta gauzakiak eta Sert tailerreko maketak Miróren gaitasun sortzailearen eta beronen jakintza- eta ezagutza-egarriaren lekuko dira. Baina, aldi berean, objektu horiek guztiek bere inspirazioa artearen hainbat joera ezberdinetan bilatzen duen artista baten aurrean jartzen gaituzte.


    Mirók bizitza luzea izan zuen (1893-1983), eta horrek iragan mendean gertatu ziren arte-mugimendu ugarien testigu zuzena izateko aukera eskaini zion. Ez zebilen kubismotik ez fauvismotik urruti; Van Gogh eta Cézanne-rengandik edan zuen; harreman estuak izan zituen surrealistekin... Bere obran nonahi ageri ditu abangoardien eraginak, baina betiere Miróren estilo bereziaren galbahetik iragaziak. Sortzen ari zen lekua leku, hots, Katalunian, Mallorcan, Parisen nahiz Estatu Batuetan ari zelarik, beti bere berezko estiloaren bila ibili zen etengabe. Bilaketa horrek, hain zuzen ere, teknika eta material berrien erabilera ikertzera bultzatu zuen. Tapizak, ehunak, zeramikak eta, batez ere, zeramikazko mural handiak ohikoak dira Miróren obran.


    Kubo-kutxa Aretoaren erakusketa honek jadanik ospetsua zen Miró artista erakusten digu. Tailer handi bat eduki nahi zuen, bertan sortu eta esperimentatzeko, eta amets hura egia bihurtu zuen. Eta Fundació Pilar i Joan Miró a Mallorca, miresteko aukera izango dugun obraren sorlekua izan zena, sortzen ikusteko parada ere izan zuen.Baina asko eta askorentzat bidearen amaiera izango zatekeena, Mirórentzat, ordea,  ezin baitzen bestela izan, pizgarri bihurtu zen adierazpide berrien inguruan ikertzen jarraitzeko.

PÚBLICO  GENERAL

KONTZERTUAK:



kubo-miro-firma

kubo-miro-concierto1kubo-concierto-miro1

 Sarrera doan / Leku-kopuru mugatua.



audioguia

AUDIOGIDA ZERBITZUA:

 Zerbitzua 4 hezkuntzetan (euskara, gazteleraz, ingelesez, eta frantsesez)


Inkukzio magnetikoko begizta-zerbitzua ere badago audifonoa “T” (telebobina) posizioan erabiltzen dutenentzat.


3 € audiogida bakoitzeko. 1 € Kutxako bezeroentzat

FAMILIENTZAKO JARDUERAK

 

FAMILENTZAKO JARDUERAK: 
 

KUBO-TALLERES-MIRO

MIRÓ-KERIAK

3 urtetik 6ra bitarteko haurrentzat, heldu bana lagun dutela / Larunbatetan, 10:30etik 11:30era, eta Asteartetan, 17:00etatik 18:00etara.


 

Nondik sortzen da horren berezia den Miroren estilo hau? Eta haren ideiak?
Bertatik bertara ikusiko ditugu haren tailerra, tresnak, eguneroko bizitzako objektuen bildumak, paisaia kutunenak. Haren lagunak ezagutuko ditugu: margolariak,

arkitektoak, nekazariak… Haren obrarekin esperimentatuko dugu, haren pentsaera eta garaiarekin, eta geure “obrak” sortzeari ekingo diogu, geure esperientzian oinarriturik, geure objektu, lagun eta ideietan oinarriturik. Miró-keriak saio bakoitza desberdina izango da.

DES-MUN-TA-TU!
 

7-12 urteko neska-mutikoentzat / Larunbatetan, 12:00etatik 11:30era, eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era.

Aurretik atzera. Bukaeratik hasierara. Arte-prozesuak eta lan-prozesuak ikertuko ditugu, bisita eta jarduera-saio hauen bidez, tailerrean, kalean, aretoan edo hondartzan.


Sarritan, “amaierako obra” ideia askoren sintesia izaten da, zirriborro, elkarrizketa eta pentsamendu askoren sintesia.
Proiektuak landuko ditugu, utopikoak, ezinezkoak, garestiak… izanagatik. Ez al ziren bada horrelakoak espazio publikoetarako Miróren proiektu asko eta asko?

Kuota 3 € partaideko. Doan Gaztetxoen Elkarteko bazkideentzat. / Ezinbestekoa da telefonoz erreserba egitea: 943 012 400

ESKOLENTZAKO PROGRAMAK

 

EXPOSICIÓN

KUBO-CARTEL-MIRO

MIRÓ
 

Poesía y luz

COMISARIADO: Maria Luisa Lax
 

FECHAS: Del 21 de julio al 12 de octubre de 2010       

  

   La Sala kubo-kutxa dedica su exposición de verano a uno de los grandes del siglo XX: Joan Miró. Un artista reconocido en vida, que ha sido capaz de crear un estilo absolutamente personal que incluso la mirada profana logra identificar sin dificultad.

   Nacido en Barcelona, la trayectoria de Miró está fuertemente arraigada a Cataluña, pero también a Mallorca, tierra de la que procedían su madre y su mujer y en la que se gestó buena parte de su obra.

   La exposición "Miró. Poesía y luz" presenta obras creadas entre 1908 y 1981, pero se centra en la etapa en que el artista  residió en Mallorca, entre 1956 y 1983. Un periodo que nos va a permitir descubrir un Miró en plena ebullición creativa y cuya obra transpira libertad e independencia. Las pinturas, esculturas, dibujos, bocetos para escultura o arte público, dibujos y documentos vinculados a la música o el ballet, obra gráfica, muebles y objetos procedentes de sus estudios, y la maqueta del Taller Sert que se exponen en la Sala kubo-kutxa dan testimonio de la capacidad creadora de Miró, de sus ansias de saber y de conocer. Pero también nos sitúan ante un artista que busca inspiración en las propuestas de diferentes corrientes del arte.


    Miró disfrutó de una larga vida (1893-1983) lo que le permitió ser testigo directo de los múltiples movimientos artísticos que se sucedieron en el siglo pasado. No le eran ajenos el cubismo ni el fauvismo; se dejó influir por Van Gogh o Cézanne; mantuvo un estrecho contacto con los surrealistas…  Los influjos de las vanguardias están siempre presentes en su obra, pero inexorablemente tamizados por el peculiar estilo de Miró, siempre a la búsqueda de un lenguaje propio, con independencia del lugar en el que creara, fuera en sus estancias en Cataluña, Mallorca, París o Estados Unidos. Una búsqueda que le empuja a indagar también en la utilización de nuevas técnicas y materiales. Los tapices, los textiles o la cerámica y, en especial, los grandes murales cerámicos se hacen habituales en su obra.


    En la etapa que nos descubre la muestra de la Sala kubo-kutxa, Miró era ya un artista consagrado. Había hecho realidad su sueño de tener un gran taller propio donde crear y experimentar y había visto surgir la Fundació Pilar y Joan Miró a Mallorca, origen de la obra que tendremos ocasión de admirar. Lo que para muchos hubiera supuesto el final de un camino, para Miró, como no podía ser de otra manera, se convirtió en un estímulo para continuar indagando en torno a nuevos modos de expresión.

Imagen Listado
Etiqueta
Erakusketa
Tipo agrupación
Erakusketa
Fecha
Inicio
Fin
Temática
Artea
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2010
Fecha
2010ko uztailaren 21a - 2010ko urriaren 12a
Fecha Formato II
2010ko uztailaren 21tik asteazkena, 2010ko urriaren 12ra asteartea