H. R. Giger. Atzera begirakoa
ERAKUSKETA
H.R. GIGER. ATZERA BEGIRAKOA
DATA:2009ko urriaren 15etik 2010eko urtarrilaren 6ra arte
Batzuetan arrakasta bi ahoko ezpata bihur daiteke eta ibilbide artistiko emankor bat ezkutatzeko gai ere bada. Horixe bera gertatu zaio H.R. Giger-i berari (Chur, Suitza, 1940), zinemaren historiako estralurtar fantastikoenaren sortzaileari. Alien-i buruz ari gara, Ridley Scott-ek zuzendutako izen bereko pelikulako protagonistetan protagonistena: Alien, zortzigarren bidaiaria . Nostromo ontziko tripulazioarekin egin zuen bezala, non erabakitasun hotzaz sarraskia eragin zuen, Alien-ek gogo bizi bera erakutsi du Giger-en sorkuntza zabala arreta-guneetatik at kokatzerakoan. Hala eta guztiz ere, Giger-i buruz inoiz esan izan da artista hau bizirik daudenetatik jendearengan eragin handiena dutenetako bat dela, batez ere gazteenen artean. Giger, zalantzarik gabe, zinemaren historiako izaki beldurgarrienetako baten sortzailea da, eta horregatik oso aintzat hartua eta ezaguna da. Baina artista suitzar honen sorkuntzak munstro mitikoa baino askoz haratago doaz. Giger egile polifazetiko bat da eta 40 urtetik gorako ibilbide artistikoan marrazketa, eskultura, pintura eta diseinua landu ditu, beti berezko estilo berezi bat garatuz, berak biomekaniko gisa izendatu duena, non jatorri naturaleko formak forma artifizialekin fusionatzen diren. Unibertso berezi hau misteriotsua, zirraragarria, bikaina, lizuna, ikaragarria, asaldatzailea eta makabroa dela esan izan dute, eta horretan garatu ditu jaiotza-bizitza-heriotza konexioarekin, gaixotasunarekin, gainpopulazioarekin, munstroaren irudiarekin eta magiarekin lotutako gaiak. Unibertso liluragarri bat, horrenbeste miresten duen Salvador Dalí-ren sinbolismo eta surrealismotik elikatzen dena, H.R. Giger underground giroetan eta abangoardiako korronte batzuetan gurtutako artista bihurtu duena; sinister estetikaren, dark estiloaren eta mende amaierako gotiko berri bat agertzearen eragileetako baten gisa baloratzen dute. Dena den, ezin dugu ahaztu Giger aerografiaren teknikan ere maisua dela; izatez, gure garaiko aerografo-artista onenaren gisa ere katalogatu dute. H.R. Giger-en lanak azken garaiotako sortzaile iradokitzaile eta erakargarrienetako baten aurrean gaudela erakusten digu, eta inor axolagabe uzten ez duten obra baten aurrean. Hori guztia egiaztatzeko aukera izango dute kubo-kutxa Aretoan proposatzen den erakusketa berri honetara datozen bisitariek.
|
EGILEA
H.R. GIGER. Chur (Suitza), 1940
1940 Otsailaren 5ean, Hans Ruedi Giger jaio zen, Chur izeneko hirian (Suitza). 1945-1946 Haurtzaindegira joan zen: lehendabizi, Marienheim izeneko haurtzaindegi katolikora, eta geroago Tante Grittli izeneko haurtzaindegi protestantera. 1953-1957 Batxilergoa egin zuen (bi urte) eta institutu teknikoan ikasi zuen (bi urte), Chur hirian. 1959-1962 Praktikak egin zituen Chur bere hirian Venantius Maissen arkitektoarekin eta Hans Stetter eraikitzailearekin. Eskola militarrera joan zen Winterthur-en, eta motorizazioarineko tropetako mina-jaurtitzaile aritu zen. 1962-1965 Zuricheko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, Barne Arkitektura eta Industri Diseinua Sailean (ikasgai komuneko urte bat eta espezializazioko 3 urte). 1964 Zurichen kokatu zen. Bere lehen marrazkiak egin zituen tintaz, Atomkinder (Haur atomikoak) saila osatzen dutenak, eta lehengo lanak sortu zituen poliesterrez: mozorroak eta mahai bat. 1965 Bere marrazkiak argitaratu zituen Clou, Agitation eta Hotcha “underground” aldizkarietan. Egindako lanetako batzuk Ein Fressen für den Psychiater (Tripa-festa psikiatrarentzat) izenburuko karpetan editatu zituen. Karreraren amaierako lanerako, tren-geltoki bateko lur azpiko pasabidea egin zuen. 1966 Altzariak diseinatzen hasi zen, Andreas Christen-en estudioan. Li Tobler antzezlaria ezagutu zuen eta beraz maitemindu zen. Lehenengo banakako erakusketa egin zuen Zuricheko Benno galerian. 1967 Formatu handiko marrazkiak egin zituen, aldi honetako pieza adierazgarria den Gebärmaschine (Erditzeko makina), esaterako. 1968 Bruno Bischofberger galeria-jabeak tintaz egindako hainbat marrazki eta hainbat olio-pintura erosi zizkion eta bere lanei zenbakia jartzea eta argazkiak egitea gomendatu zion. Hommage à Che izenburuko erakusketa kolektiboan parte hartu zuen, Zuricheko Jörg Stummer galerian. Swissmade 2069 izenburuko zientzia-fikziozko filmarentzat pertsonaiak diseinatzeko mandatua hartu zuen. 1969 H.H. Kunz-ek bere lanen lehenengo horma-irudiak inprimatu zituen, eta, hala, mundu osora zabaldu ziren. 1970 Bischofberger galerian, bere Passagen (Pasabideak) ikusgai egon ziren. 1971 Bere lanak biltzen dituen lehenengo katalogoa argitaratu zen, ARh+ izenburuaz. Fredi Murer zine-zuzendariak Passagen izeneko dokumentala egin zuen, artistaren pintura-munduari buruz. Filmak Mannheimeko Zinemaldia irabazi zuen, dokumentalen kategorian. 1972 Aerografoaz lan egiteari ekin zion. 1973 Emerson, Lake and Palmer rock talde britainiarraren Brain salad Surgery diskoaren azala diseinatzeko mandatua hartu zuen. 1974 Chur hiriko Bündner Kunstmuseumen Tagtraum (Eguneko ametsa) izenburuko erakusketa kolektiboa antolatu zen, Claude Sandoz eta Walter Wegmüller artistekin batera. 1975 Frankfurt am Maineko Sydow-Zirkwitz galeriak eskatutako Passagentempel (Pasabideetako tenplua) izenburuko pintura-sailari amaiera eman zion. Li hil zen. 1976 Salvador Dalí bisitatu zuen Cadaquésen, eta Alejandro Jodorowsky buru zuen Dune izeneko zine-proiektuan parte hartu zuen. Proiektuak, hala ere, ez zuen azkenean finantzaketarik izan. Erakusketa egin zuen Pariseko Bijan Aalam galerian. 1977 Alien filmaren aurreprodukzioa egiteko diseinuak sortzeko eskaera jaso zuen. H.R. Giger’s Necronomicon izenburuko liburua argitaratu zen hainbat hizkuntzatan. New Yorken, Bronxeko museoan hainbat artisten artean egin zen Images of horror and fantasy erakusketan parte hartu zuen. 1979 Alien filmaren lehen emanaldia egin zen. Mia Bonzanigo-rekin ezkondu zen. 1980 Hollywoodeko Oscar saria irabazi zuen, Alien filmean egindako lanagatik. 1981 Estatu Batuetan zehar egindako bidaien emaitza izan zen New York City izenburuko saila burutu zuen. Blondie taldeko Koo koo disko berriaren azala diseinatzeko eta bi bideoklip zuzentzeko eskaera egin zioten. Cornelius de Fries-ekin batera, Harkonnen aulkia diseinatu eta eraiki zuen, Duneri buruzko zine-proiektu berriarekin lotuta. 1982 The tourist filma egiteko diseinuak sortu zituen. Azkenean, filma ez zen egin. Miarengandik banandu zen. 1985 Poltergeist II filmarentzat hainbat izu-eszena egiteko mandatua hartu zuen. H.R. Giger’s Necronomicon II liburua argitaratu zen. 1987 Erakusketa bat egin zuen Japonian, herrialde horretan egindako lehenengoa, Tokioko Seibu Museum Arte galerian. Bere liburuak japonieraz argitaratu ziren. Lehenengo Giger Bar diseinatu zuen, eta hurrengo urtean eraiki zen, Tokion. 1990 Alien III filmaren diseinuetan parte hartu zuen. Alien dans ses meubles izenburuko erakusketa antolatu zen, Gruyèresko gazteluan. Bere agente bihurtu zen Leslie Barany-rekin lanean hasi zen. 1992 Lehen Giger Bar ireki zen Suitzan, artista jaio zen hirian. 1994 Species filmarentzat egin beharreko lanari ekin zion: Sil izeneko emakumezko estralurtar ederra diseinatu behar zuen. 1996 Banakako erakusketa egin zuen Milango Palazzo Bagattin, H.R.Giger - Visioni di Fine Millennio izenburuaz. Bere web ofiziala zabaldu zen: http://www.HRGiger.com. Lehen urtean, 200.000 internautaren bisita izan zuen. 1998 HR Giger Museoa (Museum HR Giger) partzialki zabaldu zen Gruyèreseko Saint Germain gazteluan. Komikiaren eta nobela ilustratuaren arteko lana den The mystery of San Gottardo izenburuko liburua argitaratu zen. 2003 HR Giger Museum Bar zabaldu zen Gruyèreseko museoan. 2004 Passagen saileko formatu handiko eta hiru dimentsiotako eskulturei amaiera eman zien. Parisen, atzera begirako erakusketa handia egin zen, La Halle Saint Pierre museoan. Pariseko Udalean “Médaille de la Ville” jaso zuen. 2006 Carmen Scheifele-rekin ezkondu zen. Vienako Kunsthaus-en erakusketa egin zuen. 2007 Suitzako museo batean egindako atzera begirako lehenengo erakusketa garrantzitsua egin zen, Chur hiriko Bündner Kunstmuseumean, HR Giger, Das Schaffen vor Alien, 1961-1976 izenburuaz. Valentziako Universitat Politècnican, Espainian egindako HR Giger-en lehenengo erakusketa egin zen. HR Giger museoaren web orrialdea zabaldu zen: http://www.hrgiger-museum.com. 2008 HR Giger Museoaren hamargarren urteurrena ospatu zen. Horst Janssen eta Guido Sieber artistekin batera, Abgrunde izeneko erakusketan parte hartu zuen, Berlinen, Spandauko Zitadelan. 2009 Frankfurt am Maineko Deutsches Filminstitut eta Deutsches Filmmuseum erakundeek artistaren zine-diseinuen erakusketa bat antolatu dute. Kubo-kutxa Aretoan artistaren atzera begirako erakusketa handienetako bat egin da. Donostiako Arteko galerian erakusketa egin du Giger-ek, Espainian arte-galeria batean egin duen lehenengoa. |
PUBLIKO OROKORRENTZAT
FANTASIAKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN ZIKLOA: Donostiako Fantasiako eta Beldurrezko Zinemaren Astea batera | |
"BARBARELLA", 1968. Roger Vadim. 2009 azaroaren 10a, asteartea,19:30ean. | |
"EL TOPO", 1978. Alejandro Jodorowski. 2009 azaroaren 11, asteazkena,19:30ean. | |
"TRON",1982. Steven Lisverger. 2009 azaroaren 12a, ostirala,19:30ean. | |
"EL QUINTO ELEMENTO",1997. Luc Besson. 2009 azaroaren 13a, ostirala,19:30ean. | |
Sarrera doan / Leku-kopuru mugatua. | |
HITZALDIAK: | |
"ZELULOIDE BIOMEKANICOA: H.R. GIGER ETA ZINEMA" | |
Hizlaria: Jesús Palacios Idazle eta zinema-kritikaria. Data: 2009ko abenduaren 1a. Ordua 19:30ean | |
"MUNSTROAK GIGEREN PINTURAN" | |
Hizlaria: Carlos Plasencia Anatomia artistikoan Katedraduna Valentziako Univertsitate Politeknikoan. Data: 2009ko abenduaren 2a. Ordua 19:30ean | |
"H.R. GIGEREN ARTE POLIFAZETIKOA" | |
Hizlaria: Carlos Arenas Erakusketaren Komisarioa. | |
Sarrera doan / Leku-kopuru mugatua. | |
AUDIOGUIDA ZERBITZUA: | |
Zerbitzua 4 hezkuntzetan (euskara, gazteleraz, ingelesez, eta frantsesez)
|
ESKOLENTZAKO PROGRAMAK
LEHEN HEZKUNTZA. "GIGER" EZ DA MUNSTROA Beldurra eta munstroak sarritan elkarrekin agertzen dira. Nork asmatzen ditu munstroak? Ez dira “existitzen” diren izakiak, baizik eta guk sortuak. Gai ilun bat aterako dugu argitara. Sortzaile horietako bat Giger da. Artista bisual honek, munstro-irudiak eta paisaiak marrazten, margotzen eta zizelkatzen dituelarik, bere lana erakusten digu. Bisitan zehar munstroen gaia aztertuko dugu eta saiatuko gara, lanen bidimentsionalitatetik, beldurra kentzen eta sormena eta irudimena batzen, fantasiazko eta zientzia fikzioko munduan murgiltzen. Prozesua azalduz, munstroaren irudia deseraikitzen saiatuko gara, eta azken ekintzan alegiazko izaki bihurtzea proposatuko dugu, atrezzo berezia erabiliz eta gizaki izatetik alegiazko izaki izatera garamatzan mutazioaren erretratua eginez.
BIGARREN HEZKUNTZA ETA BATXILEGOAR. EXTRALURTARRAK ERASOAN ARI ZAIZKIGU Estralurtarrari buruzko ideiak (izaki bitxia, desberdina, beste espazio-lur-leku batekoa, mutantea… “bestea” bezala identifikatzen duguna) oinarria emango digu elkarrizketan hasteko gai honetaz: nola eraikitzen ote diren gaur egungo mendebaldeko gizarteen zimendu batzuk. “Erasotuak” sentitzea, hirietan segurtasunik gabe etengabe alertan egotea, ironikoki tituluan agertzen den beste gai bat da, baina fikziozko zinemaren ikuspegitik aztertuko dugu, herri-kultura jendartean zabaltzeko bitarteko gisa.
Ordu eta erdiko iraupena. 3 € parte-hartzaile bakoitzeko. Gehienez 25 parte-hartzaile. |
ERAKUSKETA
FAMILIENTZAKO JARDUERAK: GIGER ELKARTEA TAILERRA 4 -11 urte bitarteko haurrentzat. DOAN Larunbatetan 12:00etatik 13:30era. / Abenduaren 19ra arte. Kubo-kutxa Aretoak Giger artistaren lana ezagutzera gonbidatzen zaitu: bai bere pertsonaiarik ospetsuena, “Alien”, eta bai bere obrarik berriena. Bere pentsamenduak alegiazko irudi bihurtuta ikusiko dituzu eta zinema, diseinu, zientzia fikzio, eszenografia eta abarri buruzko jardueretan parte hartuko duzu. ZIENZIA FIKZIOZKO GABONAK Ekintza eta beldurrezko zinema! Del 2009ko abenduaren 28tik 31ra eta 2010eko urtarrilaren 4a eta 5a / 3€ parte-hartzaile bakoitzeko 4-11 urte haurrentzat. / 11:00etatik a 13:00etara. Sorkuntza plastikoko lantegiak proposatzen ditugu. Zer egingo dugun? Zizelkatu, marraztu, mozorrotu, pasabide ezkutuak sortu, liburuak kontsultatu, irudiak bilatu… Giger-en estiloko estetika sortuko dugu, geure gustuetara egokitua.
12-15 urtze gazteentzat./ 17:00etatik a 19:00etara Filmei buruz hitz egin eta filmak kontatuko dizkiogu elkarri. Beldur, nazka edo izu gehien sortu diguten filmak azaltzen saiatuko gara. Giger-en lana behatuz, hizkuntza zinematografikoa beste ikuspegi batetik aztertuko dugu: pertsonaiak asmatzen dituen diseinugilearen, irudigilearen ikuspegitik.
3€ parte-hartzaile bakoitza. Doan Gaztetxoen Elkartearen bazkidentzat / Ezinbestekoa da 943 012 400 telefonoan erreserba egitea. |
ARGAZKIAK
EDIZIOA
ERAKUSKETA KATALOGOA H.R. GIGER Atzera Berigakoa. Egileak: Carlos Arenas José Luis Rebordinos
Hizkuntzak: euskara, gasteleraz, ingelesez eta frantsesez Orri-kop.: 128 Argitaratze-urtea: 2009 ISBN: 978-84-7173-541-6 Saulneria: Agortua |