Gao Xingjian. Pizkunderako deia

Bloques
Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Jar zaitez gurekin harremanetan edozein informazio zabaltzeko edo edozein zalantza argitzeko. Hona ere dei gaitzakezu: 943 55 20 20
Título
Lotutako proiektua
Campo Información
field_agrupaciones_padre
Título
Kubo aretoa Kursaal-ean
Subtitulo
Kursaal eraikin berezian kokatutako gune bat
Antetítulo
Guneak
Enlace 2
Cabecera
Título
Gao Xingjian. Pizkunderako deia
Peso
0
Descripción larga

ERAKUSKETA

Attente

GAO XINGJIAN.

PIZKUNDERAKO DEIA

2015eko urriaren 16tik 2016ko urtarrilaren 3ra


Komisarioak: Miriam Tey eta Chus Roig

L'Attente (Itxarotea), 2009 
 

Pizkunderako deia erakusketak 24 lan bildu ditu, Gao Xingjian-en bilduma partikularrekoak; guztiak dira oihal gaineko tintak, formatu handi eta ertainekoak, 1998 eta 2013 artekoak. Gao Xingjian-en pintura-lana ekialdeko eta mendebaldeko kulturen bat-egite pertsonaletik sortua da. Bere pinturaren ezaugarria da txinatar tradizioko materialen erabilera nagusia, adibidez arroz-papera, txinatar tinta eta pintzelak; baina teknika guztiz modernoa da. Mendebaldeko arte modernoaren azterketatik, Gaok pinturaren egintza fisikoaren garrantzia preziatu izan du beti, materia piktorikoan ikertzea eta bereziki pinturaren hizkuntzaren autonomia.

Bere margolanak gizakiak berezkoak dituen existentziaren konplexutasunetik, sosegurik ezetik, bakardadetik eta espiritualitatetik sortzen dira, eta horiek azaldu edo esplikatzea ezinezkoa dela berresten du artistak. Horregatik da Gaoren bilaketa horiek tintaren bidez adierazteko saioa. Horrek haren margolanak barne-paisaia oroitarazle bihurtzen ditu, forma abstraktuetatik sortu eta beren definizioa ikuslearen bidez bakarrik aurkitzen dutenak. Zeren eta Gaok gauza guztien gainetik baloratzen duena gizabanakoaren askatasuna baita, horrek bakarrik ematen baitio desalienatzeko eta masatik bereizteko aukera. Eta, hain zuzen ere, ikusleak judizio estetikorako eskubidea erabiltzen duenean, honek bere subjektibotasunetik sentitu eta uler dezake artistak bere margolanetan proiektatzen duena.

Erakusketan, artistaren tinta-lanez gain, berak zuzenduriko hirugarren filma dago: Le Deuil de la Beaute (Edertasunaren Dolua), eta lehenengo aldiz jendaurrean ikusgai bere 42 argazki daude, guztiak azken filmeko eszenak.

GAO XINGJIAN

gaoxingjian

Gao Xingjian 1940an jaio zen Txinako Ganzhou hirian, eta figura polifazetikoa da: eleberrigilea, poeta, antzerki-zuzendaria eta drama-idazlea, opera-egilea, arte eta literatura-kritikaria, baita artista plastikoa ere. Pekinen frantsesa ikasi ondoren, itzultzaile gisa lan egin zuen eta, ondoren, gidoilari izan zen Pekingo Arteen Herri Antzokian. Bere Alarma-seinalea (1982) eta Autobus-geltokia (1983) antzerki-lanen ondorioz, Txinako agintariek kultura-kutsaduraz salatu eta adierazpen-askatasuna mugatzea erabaki zuten, eta azkenean, 1986an, debekatu egin zuten Gaoren lana. Orduan, Parisera erbesteratu zen, eta 1987tik bertan bizi da; 1997an frantziar herritartasuna lortu zuen. Harrerako herrialde honetan eman zuen argitara, besteak beste, Arimaren mendia (1990), idazle gisa ospetsu bihurtu zuen eleberria; 2000. urtean Literaturako Nobel Saria eman zioten, eta hori lortu zuen lehenengo txinatar idazlea izan zen; gero Frantziako Errepublikako presidenteak Ohorezko Legioaren Ordenako Zaldun ere izendatu zuen, jaso duen sari nagusietako bat. Gaur egun Gao Xingjian Txinako letren funtsezko figuretako bat da, baina margolari gisa, bide luzea egin duen arren, oraindik ez da oso ezaguna Donostiako ikusleentzat. Bere alderdi honek nazioarteko kritikaren onespena izan du, eta 1985etik erregulartasunez egin ditu erakusketak Europan, AEBetan eta Asiako hainbat lekutan, eta gainera munduan dauden bilduma garrantzitsuetako parte ere bada; erakusketa horien artean, aipagarria da 2002an Reina Sofia Arte Zentro Museo Nazionalean egindako aurkezpena.

Gao Xingjian-ek esan ohi du bere hitzak iristen ez diren tokian hasten direla bere margolanak. Izan ere, margolari eta idazle gisa dituen jarduerak paraleloan garatu dira eta dedikazio bat beraren emaitza dira, eta haren lanean literatura eta artea bata bestearentzako inspirazio-iturri dira, baina ez dago hitzentzako lekurik haren margolanetan.

OBRAK

EternelOeilEvocation
L'Eternel (Betierekoa), 1996L'Oeil (Begia), 2007L'Evocation (Oroitzapena), 2007 
mondeAttenteEnchantemant
La Fin du monde (Munduaren amaia), 2007 L'Attente (Itxarotea), 2009L'Enchantement (Sorginkeria), 2011 
Par hazardseulPrire
Par hasard (Txiripaz), 2009 L'Homme seul (Gizakia bakarrik), 2009 La Prière (Otoitza), 2010 
3-712-418-10
Postmoderne (Posmodernoa), 2012 Fado et cirque (Fadoa eta zirkua), 2012 Deuil (Dolua), 2012 

PUBLIKO OROKORRA

Par hazard

BISITA GIDATUAK

Doako ikustaldi gidatua hil bakoitzeko lehen larunbatean


18:30ean euskeraz
19:30etan gazteleraz


GAO XINGJIAN. Pizkunderako deia erakusketan egongo diren bisita gidatuak:


Azaroak 7an
Abenduak 5ean
Urtarrilak 3an

Ezinbestekoa da aurrez erreserba egita 943 012 400 telefonoan edo aretoan bertan

audioguia

AUDIOGIDA ZERBITZUA

GAO XINGJIAN. Pizkunderako deia erakusketarekin batera audiogida zerbitzua lau hizkuntzetan (Euskera, gaztelera, inglesa eta frantsesa) aurkitu daiteke.

 3€ audiogida bakoitzeko, 1€ Kutxabankeko bezeroentzat.

Indukzio magnetikoko begizta-zerbitzua ere badago audifona “T” (telebobina) posizioan erabiltzen dutenentzat.

Prire

LANKIDETZA GIPUZKOAKO TXINATAR INSTITUTUAREKIN


Gao Xingjian-en Pizkunderako deia erakusketa dela-eta, kubo-kutxa aretoak lankidetza-hitzarmena egin du Gipuzkoako Txinatar Institutuarekin; honen helburua Txinako hizkuntza eta kultura irakatsi eta zabaltzea da, zubi izanik Txinaren eta gure lurraldearen artean.


TAILER IREKIAK


Erakusketak irauten duen bitartean, asteazken eta larunbat guztietan, 17:00etatik 19:00etara, bisitariek aukera izango dute txinatar pinturaren teknikak esperimentatzeko, Gipuzkoako Txinatar Institutuko irakasle batek gidatuta.
Era errazean pintzel eta txinatar tinta erabiliz Gao Xingjian-en lanaren zati bat birsortu ahal izango dute eta oroigarri gisa etxera eraman. Baita ere izango da bertsio bat haurrentzat egokitua.

TXINATAR PINTURAKO TAILERRAK


Txinatar pinturaren teknika hurbilagotik ezagutu nahi dutenentzat, kubo-kutxa aretoak, Gipuzkoako Txinatar Institutuarekin batera, ikastaro bat eskaintzen du arte hau praktikan jartzeko.
Azaroaren 14, 21 eta 28an (larunbatetan) izango da 17:00etatik 19:00etara. Aurrez izena eman behar da, gehienez 15 lagun izango dira, eta prezioa 45€koa da guztira.


ICG logo vectorial-01

Gipuzkoako Txinatar Institutuaren webgunea: www.institutochinogipuzkoa.com

HEZKUNTZA JARDUERAK

BANNERHORIZ-EUS-ES
Deskargatu hemen gure tailerreko artista txiki Kattalinen eta Kermanen ebakigarriak.
Evocation

FAMILIENTZAKO TAILERRAK


Familientzako tailerrak 5 eta11 urte bitarteko partaideentzat, lagunduta
Larunbatetan, 12:00etatik 13:30 arte
Prezio generala: 3€, Gaztedi prezioa 1€ 
Argibide eta erreserbetarako telefonoa: 943 012 400

GAO XINGJIAN. HITZIK GABEKO POESIA


Gao Xingjian artista polifazetikoa da (eleberrigilea, dramaturgoa, artista plastikoa...). Erakusketa honetan haren argazki eta tinta-lanetako batzuk ikus ditzakegu. Haren lan guztietan, zeinahi dela ere horien eremua edo horietan erabilitako teknikak, mantentzen den konstante bat dago: dena biltzen duen nolabaiteko poesia.

Tailer honetan tintaren teknikan zentratuko gara, eta Gao Xingjian-ek egiten duen bezalatsu erabiliko dugu, hau da, oinarrizko eta tradiziozko eran: paper gainean pintzel eta urarekin (eta agian lumatxoarekin).

Honela, berak bezala, poesiaz beteriko irudiak sortzen ahaleginduko gara.

Deskribapena


Erakusketan dauden lanak ikusiko ditugu, eta parte-hartzaileek hausnarketa egin dezaten saiatuko gara abstraktuaren eta figuratiboaren arteko ezberdintasunez eta Gao Xingjian-en lanak kategoria horien mugak eztabaidatu eta lausotzeko duen moduaz.

Tinta beltz, ur eta papera erabiliz, familia bakoitzak marrazki bat egingo du ausaz sorturiko tinta-orban batetik abiatuta. Gorpu bikain (cadavre exquis) gisara, bakoitzak marrazkiari zatiak erantsiko dizkio proposaturiko hainbat tresnaz tinta erabiliz, erakusketan dauden ideietatik abiatuta taldean eta familian irudi poetiko bat sortzeko.

HHU logo

HIP HIP URRI!


Hirugarren urtez kubo-kutxa aretoak Hip Hip Urri programan parte hartuko du; programa hau Europako October Children’s Month ekinbidearen parte da, eta kulturazko familia-aisialdira zuzenduta dago: 6 eta 14 urte arteko neska-mutikoentzat eta horien familientzat da, urriko asteburuetan. Aurten kubo-kutxa aretoak familia-tailerrak egingo ditu urriaren 17an, 24an eta 31n, eta egun hauetan jarduerak doakoak izango dira.

Oeil

IKASTETXE ETA KOLEKTIBOENTZAKO JARDUERAK

Bisita gidatua

Iraupena: 60 min

Jardueraren kostua: 60€

Bisita-tailerra

Iraupena: 90 min

Jardueraren kostua: 80€

Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile

Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu

EDIZIOA

Gaoportada

ERAKUSKETAREN KATALOGOA
 

Gao Xingjian. Pizkunderako deia


 

Egileak
 

Miriam Tey

Gao Xingjian

Hizkuntzak: euskara, gaztelera, inglesa eta frantsesa

Orrialde-kop.: 192

Argitaratze urtea: 2015

ISBN:978-84-7173-582-9
 

Salneurria: 20 € (BEZa barne)

Imagen Listado
Etiqueta
Erakusketa
Tipo agrupación
Erakusketa
Fecha
Inicio
Fin
Temática
Artea
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2015,2016
Fecha
2015ko urriaren 16a - 2016ko urtarrilaren 03a
Fecha Formato II
2015ko urriaren 16tik ostirala, 2016ko urtarrilaren 03ra igandea