Cespedosa. Juan Manuel Castro Prieto

Bloques
Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Jarri gurekin harremanetan edozein informazio biltzeko edo edozein zalantza argitzeko.
Título
Lotutako proiektua
Campo Información
field_agrupaciones_padre
Título
Kutxa Fundazioa Tabakaleran
Subtitulo
Bizikidetza sustatzeko gunea eta kultura-eragileen eta proiekzioa duten artisten talentu berri eta amateurrari laguntzeko plataforma da.
Antetítulo
Guneak
Enlace
Cabecera
Título
Cespedosa. Juan Manuel Castro Prieto
Peso
0
Descripción larga

ERAKUSKETA

La memoria del agua 2015

CESPEDOSA

Juan Manuel Castro Prieto

2018ko apirilaren 13tik uztailaren 1era

Komisarioa: Chema Conesa

Cespedosa de Tormes, erakusketaren ardatza, Salamancako probintziako bostehun bat biztanleko herri txiki bat da, egilearen gurasoen jaioterri eta bizitoki, hiriburura lekualdatu ziren arte, non jaio zen Juan Manuel.

Argazkilariaren bizi-inguruneko erreferentziazko lekua da Cespedosa. Haren haurtzaroaren, lehen oroitzapenen, gaztaroaren eta maitasunaren agertoki izan da, eta egilea behin eta berriz itzultzen da hara, eta bertan igarotzen ditu denboraldi luzeak. Argazkilariak ongarritutako soro sentimentala du herrian, eta bertan argazkietarako materiala aurkitzeaz gain, bere memoria arakatzen du, irudien berreraikuntzaren bidez. Haren lanak denboraren joanarekin sendotuz doan koherentzia lortzen du, eta fotografiatzeko modu batean zeharreko ibilbide etapadun bat sortzen du, diskurtso fotografiko bat eraikitzeko berezko moduan zeharreko ibilbide bat; diskurtso hori beste lan askoren jatorria da, eta aldi berean, egile ospetsu honen begiradaren ardatz antzemangarri eta nabaria.

Sei ataletan taldekatutako 184 argazkiren eta 2 bideo osagarriren bidez, Castro Prietok deskribapen hutsetik harago doan Cespedosa bat aurkezten digu, ohiko dokumentalismotik harago doana eta egilearentzat leku magiko gisa jarduten duena, bertan askatu egiten baititu bere ametsak eta sormenezko irrikak.

JUAN MANUEL CASTRO PRIETO  

Juan Manuel Castro Prieto  

JUAN MANUEL CASTRO PRIETO

Juan Manuel Castro Prieto (Madril, 1958) modu autodidaktan hasi zen argazkilaritzan. 1990ean, Cuscora (Peru) bidaiatu zuen, Juan Manuel Díaz Burgosekin batera Martín Chambi maisu perutarraren positiboak egiteko, jatorrizko kristalezko plaketatik abiatuta. Lehenengo bidaia horren ondoren beste batzuk egin zituen Peruko hainbat tokitara. Bidaia horien emaitza izan zen Perú, viaje al sol (Peru, bidaia eguzkira) lana, arrakasta itzela lortu zuena PHotoEspaña (PHE) jaialdiaren 2001eko edizioan.

Hainbat sari jaso ditu, hala nola César Vallejo saria (Peru, 2001), Bartolomé Ros saria (PHE, 2002) eta Madrilgo Erkidegoko Argazkilaritzako saria (2003).

2015. urtean, Argazkilaritza Sari Nazionala jaso zuen. Epaimahaiak "Espainiako argazkilaritzari edukian eta estetikan egindako ekarpena" aitortu zion artistari.

Egileak egunerokoaren ageriko logikaren atzean ezkutatuta dagoen errealitatea nabarmentzeko erabiltzen ditu argazkiak. Haren irudietan beti izaten da misterioa, ezinegona eta edertasuna. Argazkien atzean sinbologia sotil bat ezkutatzen da, irudiak zuzenean lotzen dituena artistaren iruditerian behin eta berriz agertzen diren gaiekin, jaiotzarekin, heriotzarekin, memoriarekin, sexuarekin eta erlijioarekin, besteak beste.

OBRAK

Jan Pedro 2008-obrasCorredor de To Minern 2016.-obrasTrapo 1983
Jan Pedro, 2008 Corredor de tío Minerín, 2016Trapo, 1983

PUBLIKO OROKORRA

IKUSTALDI GIDATUAK 

Doako ikustaldi gidatua igandero

18:30ean euskeraz en euskera

19:30ean gazteleraz

Ezinbestekoa da erreserba egitea 943 251937 telefonoan, Aretoan bertan edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.  
 
AUDIOGIDEN ZERBITZUA

CESPEDOSA. Juan Manuel Castro Prieto erakusketarekin batera audiogida zerbitzua lau hizkuntzetan(euskera, gaztelera, ingelesa eta fantsesa) aurki daiteke se acompaña de un servicio de audioguías en cuatro idiomas: Euskera, Castellano, Inglés y Francés

3€ audiogida bakoitzeko

Indukzio magnetikoko begizta-zerbitzua ere badago audifona “T” (telebobina) posizioan erabiltzen dutenentzat.
 
HEZKUNTZA JARDUERAK

BANNERHORIZ-tabakalera cast

Deskargatu hemen gure tailerrako artista txiki Kattalin eta Kermanen ebakigarria.
 
FAMILIENTZAKO TAILERRAK

Familientzako Tailerrak 5 eta 11 urte arteko parte-hartzaileentzat, helduek lagunduta

Igandero 12:00etatik 13:30era

Prezio orokorra: 3€

Informazioak eta erreserbak  943 251937 telefonoan edo

  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

NIRE OROITZAPENEN KAXA
 
Nire oroitzapenen kaxa izeneko tailerrean, argazkiak gordetzeko kaxa bat sortzea izango da helburua. Parte-hartzaileek erakusketan ekingo diote fotografiatzeari, eta lehen urratsak egingo dituzte “oroitzapenak fabrikatzeko” jardunean, Castro Prietoren estiloari jarraiki
 
IKASTETXE ETA KOLEKTIBOENTZAKO JARDUERAK
 
Ikustaldi gidatuak
 
Iraupena: 60 min

Jardueraren kostua: 60€

Bisita-tailerra

Iraupena: 90 min

Jardueraren kostua: 80€

Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu

Imagen Listado
Etiqueta
Erakusketa
Tipo agrupación
Erakusketa
Fecha
Inicio
Fin
Temática
Artea
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2018
Fecha
2018ko apirilaren 13a - 2018ko uztailaren 01a
Lugar
Fecha Formato II
2018ko apirilaren 13tik ostirala, 2018ko uztailaren 01ra igandea