Ricardo Martín. Argazkilari eta ikuslea

Bloques
Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Contáctanos para amplJar zaitez gurekin harremanetan edozein informazio zabaltzeko edo edozein zalantza argitzeko. Hona ere dei gaitzakezu: 943 55 20 20iar cualquier información o resolver cualquier duda.
Título
Lotutako proiektua
Campo Información
field_agrupaciones_padre
Título
Kubo aretoa Kursaal-ean
Subtitulo
Kursaal eraikin berezian kokatutako gune bat
Antetítulo
Guneak
Enlace 2
Cabecera
Título
Ricardo Martín. Argazkilari eta ikuslea
Peso
0
Descripción larga

ERAKUSKETA

catalogo

RICARDO MARTÍN

Argazkilari eta ikuslea

2016ko azaroaren 4tik 2017ko urtarrilaren 22ra d


Komisarioa: Juantxo Egaña
 

  

1914an hasi zuen Ricardo Martínek bere karrera profesionala. Bere argazki-estudioa Donostian Hondarribia kaleko 2an jarri zuen, eta geroago, 1915eko apirilean, Photo-Carte izenaz inauguratu zuen. Lehen Mundu Gerraren urteak ziren. Photo-Carte berehala bihurtu zen hiriko argazkigintza dokumentalaren erreferentzia, modernitatearen, berehalakotasunaren eta aniztasunaren ñabardurak gehituz. Orduan ohikoa zenaren aldean oso bestelako begirada.


    Ricardo Martín eta bere kolaboratzaileak egunero ibiltzen ziren hondartzan eta erreferentziazko lekuetan. Haren argazkiek modaren azken joeren berri ematen zuten. Ez ziren argazki kasualak, dotoretasuna bilatzen zuten irudietan. 
    Belle Époque distiratsuan babesturiko hiriak saihestua zuen Gerra Handia.  Ez, ordea, Afrika iparraldea sutzen zuen gatazka koloniala. Martínek Afrikarako itsasontzia hartu zuenean 39 urte zituen. Bere argazkien arabera, bazirudien Ricardo Martíni ez zitzaiola gerraren garapen belikoa interesatzen, gatazkaren giza alderdia baizik.


    Ricardo Martín "noranahiko" bat izan zen, etengabeko esperimentazioan. Erreportaria zen, erretratu anonimo, istripu, alaitasun eta tristuren milaka lekukotasun utzi zituena. Martín hirian ibiltzen zen, bertako pasealekuetan, hondartzetan, auzoetako jaietan, udatiarrentzako festetan.


1934an gaixotu zen. Ez zen iritsi gerra zibilaren hasiera ezagutzera, 1936ko uztailean hasi baitzen. Estatu-kolpea baino aste batzuk lehenago hil zen, 54 urte zituela.


 

RICARDO MARTÍN

ricardomartinretrato

KRONOLOGIA RICARDO MARTÍN

1882. Villanueva de la Serena-n (Badajoz) jaio zen.

1910. Afizionatu gisa, Reala futbol-taldearen argazkiak egin zituen

1914. Argazkilari gisa hasi zen lanean.

1914. Donostiako Paseo Berriaren eraikuntzaren argazkiak egin zituen.

1915. Photo-Carte denda ireki zuen Donostiako Hondarribia kaleko 2an.

1915. Besteak beste, Gipuzkoako El Pueblo Vasco, La Voz de Guipúzcoa, Correo del Norte eta La Constancia hedabideetako berriemaile izendatu zuten.

1916. Madrilgo El Día egunkariarekin kolaboratzen hasi zen.

1916. Heraldo deportivo-ren berriemaile grafiko izendatu zuten Gipuzkoarako.

1920. Erneman Globus kamera erosi zuen Parisen.

1920. Jacinto Benavente-ren argazkia egin zuen.

1921. Ricardo Martín izenaz estudioa ireki zuen Donostian Askatasunaren Hiribideko 20an.

1921. Itsasontzia hartu zuen Afrikara joan eta hango gerra-gatazkaren irudiak hartzeko.

1922. Afrikako gerraren argazkiak egin zituen, hainbat hedabidek argitaratuak, besteak beste ABC, Mundo Gráfico, La Acción eta Mundo Nuevo-k.

1925. Agustina Zugasti-rekin ezkondu zen.

1926. Vicente semea jaio zen, argazki-negozioarekin jarraitu zuena 1991n itxi zen arte.

1926. Askatasunaren Hiribideko 20ko estudioa itxi zuen.

1929. Bartzelonan urte hartako Erakusketa Unibertsalaren argazkiak egin zituen.

1930. Buster Keaton iparramerikar antzezlearen argazkiak egin zituen Donostian egon zenean.

1930. Josephine Baker-en argazkiak egin zituen Gipuzkoako hiriburuan egin zuen emanaldian

1930. Donostiako El Día egunkarian argazkiak argitaratu zituen sortu zenetik.

1931. Charles Chaplin antzezle eta zinema-zuzendariaren argazkiak egin zituen Donostian egon zenean.Zezen-plazan, abuztuaren 9ko zezenketan, Lalana toreatzaileak belarria eskaini zion Chaplin-i, eta honek bere zilarrezko zigarreta-kaxa oparitu zion.

1932. Alemaniara joan eta Leica bat erosi zuen.

1932. As aldizkariarentzat hasi zen lanean.

1933. Argazki-erreportajea egin zion Paulino Uzkuduni pisu astunen munduko txapelketarako prestatzen ari zenean.

1936. Bi urteko gaixoaldiaren ondoren, Donostian hil zen.

OBRAK

AtochaBaileBaistas
Futbol-partida hasteko zain Atotxan,1923Dantza argazkilariarentzat, eta neskatilak begira, 1924Bainulariak kamera aurrean paratuta Kontxan, 1930
Campo de tiroChaplinCircuito de Lasarte
Eskopetekin Ulia mendiko tiro-zelaian, 1929Charles Chaplin-en agurra Txofreko zezen-plazan,, 1931Lasarteko automobil-zirkuituan, 1928
Cocineroscompeticin de natacinDeclaracin de amor
Sukaldari taldea, 1921Igeriketa-proba Donostiako portuan, 1929Maitasun-aitorpena ontzi gainean
Despedida en PasajesEn la barraEuskal Jaiak
Agurra Pasaiako portuan, Rifeko gerrara joateko,, 1921Pedro Chicoteren tabernako barra, 1930Euskal Jaiak Lasarten, 1930
   

PUBLIKO OROKORRA

Gran Premio

IKUSTALDI GIDATUAK
 

Doako ikustaldi gidatua larunbatero
 

18:30ean euskeraz
19:30ean gazteleraz


Ezinbestekoa da erreserba egitea 943 012 400 edo Aretoan bertan.

audioguia

AUDIOGIDA ZERBITZUA
 

Ricardo Martín. Argazkilari eta ikuslea,  erakusketarekin batera audiogida zerbitzua lau hizkuntzean(Euskera gaztelera, inglesa eta frantsesa) aurki daiteke.


3€ audiogida bakoitza
 


Indukzio magnetikoko begizta-zerbitzua ere badago audifona “T” (telebobina) posizioan erabiltzen dutenentzat

  HITZALDIAK  

“Ricardo Martín. Argazkilaria eta ikuslea” erakusketa dela-eta, Kubo-kutxa aretoak konferentzia-ziklo bat antolatu du argazkilariari eta bere testuinguru historikoari buruz.

Konferentziak Kubo-kutxa aretoan izango dira, 19:00etan. Sarrera doan, leku guztiak bete arte.

MikelGurpegui

2016ko azaroaren 24a:

Mikel Gurpegi (kazetaria)

Egunkaria eskuan, gerra arteko Donostian paseoan.


 

MirenArzalluz

2016ko azaroaren 30a:

Miren Arzalluz (historialaria)

Emakumea gerra arteko garaian: gizarte-aurrerapenak eta urratze estetikoak.

clementeBernad

2016ko abenduaren 15a:

Clemente Bernad (argazkilaria)

Rif: ehun urte ez dira ezer.

leefontanela

2017ko urtarrilaren 11:

Lee Fontanella (Antzinako argazkigintzan aditua)

Gerraurreko argazkilari baten gaiari helduta.

HEZKUNTZA JARDUERAK

BANNERHORIZ-ES
Deskargatu hemen gure tailerreko artista txiki Kattalinen eta Kermanen ebakigarriak.
tallercianotipia

ZIANOTIPIA TAILERRA

Abenduaren 23an eta 30ean, 17:00etatik 18:30era


5 eta 11 urte arteko haurrentzat, helduek lagunduta


Dohainik

  

Gabon hauetan ikas ezazu antzina nola egiten ziren argazkiak, zer den negatiboa eta nola finkatzen diren irudiak paperean.


Niko Iturralde-ren eskutik, Zianotipia ─antzina argazkigintzan erabiltzen zen prozedura, 1842an sortua─ ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Ricardo Martínen argazkiak negatibo gisa erabiliz, paperera aldatuko ditugu antzina egiten zen bezala.

Ezinbestekoa da erreserba egitea 943 012 400 telefonoan edo aretoan bertan.

Fiesta de las elegancias

FAMILIENTZAKO TAILERRAK

Iraganera bidaia
 

Ricardo Martínek argazki kamerarekin harrapatzen zituen eszenak berregingo ditugu eta ondoren haietan murgilduko gara.

Animatzen zara?

Familientzako Tailerrak 5 eta 11 urte arteko parte-hartzaileentzat, helduek lagunduta

Larunbatero 12:00etatik 13:30era

Prezio orokorra: 3€
 


Argibideak eta erreserbak 943 012 400 telefonoan edo posta elektronikoz: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

  
Circuito de Lasarte

IKASTETXE ETA KOLEKTIBOENTZAKO JARDUERA

Ikustaldi gidatua:

Iraupena: 60 min

Jardueraren kostua: 60€

Bisita-tailerra.

Iraupena: 90 min

Jarduearen kostua: 80€

Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile.

Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu

EDIZIOA

edicion

ERAKUSKETAREN KATALOGOA
 

RICARDO MARTÍN
 

Argazkilari eta ikuslea
 


 

Egileaeak
 

Juantxo Egaña
 


Lee Fontanella

 

Hizkuntzak: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.
 

Argitaratze urtea: 2016

ISBN:978-84-7173-587-7
 

Salneurria: 30 € (B.E.Z.a barne)

AGORTUA

Imagen Listado
Etiqueta
Erakusketa
Tipo agrupación
Erakusketa
Fecha
Inicio
Fin
Temática
Artea
Agrupaciones Padre
Pasada
1
Años
2016,2017
Fecha
2016ko azaroaren 04a - 2017ko urtarrilaren 22a
Lugar
Fecha Formato II
2016ko azaroaren 04tik ostirala, 2017ko urtarrilaren 22ra igandea